Kevin Kelly 1952an jaio zen Pennsylvanian. Wired aldizkariko editore zuzendaria da baita Whole Earth Catalog-ena ere. Idazle, argazkilari eta kontserbatzaile izateaz gain, kultura digitalean aditua ere bada.
Berak emandako, Predicting the next 5,000 days of the Web, hitzaldian web-ari buruzko bere ikuspegia azaltzen digu. Sortu zenetik orain arte etenik gabe lanean aritu da web-a, egunean 100 bilioi click, 55 trilioi link eta segundu bakarrean 2 milioi email bidaliz gutxi gorabehera. Sortu zenean inork ere ez ez zuen imaginatzen web-ak izango zuen eragina.
Honen ustez, hemendik aurrera, elementu guztiek bat egingo dute makina bakar eta unibertsala osatuz, gizateri guztia bere baitan hartuz.Datozen urteetan Web-aren bidez lotuta egongo da dena, gauza gehienak honen menpe utziz. Horrez gain, ideia bakoitzak bere errepresentazioa izango duenez, zuzenean bertara irits gaitezke.
Iturriak:
- Kevin Kelly (editorea). (2008, urriak 9). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: 12:06, azaroak 14, 2008. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Kevin_Kelly_(editor)&oldid=244052430-tik.
- Kevin Kelly bideoa Predicting the next 5,000 days of the web, (2008, uztailak 29). Youtube. Kontsultatua: azaroak 14, 2008. Orrialdea: http://es.youtube.com/watch?v=yDYCf4ONh5M
- Kevin Kelly (2008, abuztuak 21). Microsiervos. Kontsultatua: azaroak 19, 2008. Orrialdea: http://www.microsiervos.com/archivo/tecnologia/kevin-kelly-5000-dias-web.html