Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarri zuen abian euskarazko itzultzaile automatikoa sortzeko prozesua. Lehiaketa publikora deitu aurretik hizkuntzen prozesamendu automatikoan lan egiten zuten bost enpresei (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, EmergiaTech, InterLan System, Automatic Trans eta Translendium) informazioa eskatu eta itzulpen proba bat jarri zien. 2007ko apirilean egindako aurkezpen eta probak adituek aztertu zituzten eta ondoren, uda aurretik, lehiaketa publikoa abiatu zuten. Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako aholkulariaren esanetan, gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania itzultzaileak bi urtean egin ditzakete.
2007ko euskarazko itzultzaile automatikoa sortzeko lehia
junio 22nd, 2009 · No hay Comentarios
Etiquetas: