1. Betidanik, hizkuntzaren ikerketak, ahozkoa zein idatzia izan, eztabaida arrazoi eta azterketa gune izan dira hizkuntzalarientzat:
· Hizkuntzak, ahozko ala idatzizko sustraiak ditu?.
· Zein da lehena , zein garrantzitsuago, ….
2. Antzinako kulturek, ahozko tradizioan murguldurik, lengoia idatzia mespreziatzera jotzen zuten. Horrela Platonek :
· Idaztea norberak pentsa zitekeena kanporatzea baino ez zela, pentsaera bera ahulduz.
· Lengoaia idatzia: artifiziala, objetibo eta geldoa.
3. Ahozkotasunaren defendatzaile sutsua den Walter Ong-ek mintzamena dela idatziaren sustraía, hau bestea gabe ulertezina dela. Bere ustetan bi ahozkotasun mota daude :
· Primarioa : hizkuntza idatzia eta inprenta ezagutzen ez duten kulteren komuzikatzeko modua.
· Sekundarioa : idazketa, inpresioa eta komunikatzeko forma berriak(telefonoa, telebista, irratia,…edo, egun, hipertextoa) ezagutzen dutenen komunikatzeko sistema.
4. Ong-ek idazketaren ahozko jatorria azpimarratzen du, arrazoiak emanez:
· Pentsaera erabat lotuta dago soinuarekin.
· Hizkerak idazketarekiko independentzia du eta bera gabe, iraun izan du.
· Hainbat hizkuntza bizi eta besteetan bilakatu dira idazketa ezagutu aurretik
5. Ong-ek giza hizkuntza eta hizkuntza elektronikoak bereiztu egiten ditu :
· Giza hizkuntza: sortu eta formulatzen da erabileratik abiatuta.
· Hizkuntza elektronikoa : lehenengo sortu eta gero erabili izan dena.
6. Egun, teknologia berriek izugarrizko iraultza ekarri dute gizakiok komunikatzeko sisteman.
· Ordenagailuak orain 50 urte sortu ziren ebazpen matematikoak egiteko
· Laurogeiko hamarkadan, ordenagailu personal eta testu prozesagailuekin, hitzak eta zenbakiak prozesatu eta metatzeko tresna gisa uler zitezkeen ordenagailuak, hau da , idazketa teknologia gisa.
· Orain, Jay David Bolter-en iritziz teknologia digitalak ez dira informazio transmititzeko, soilik; gai dira sortu eta erabiltzailearen aurrean experientzia berriak aurkezteko :museora bisitaldia, guda eremu edo hilerri historikoak ikusi eta behatu, narrazio digitalak, antzeslanak, lagunekin jokotzeko aukera eman edo bideokonferentzia egin Australiako aborigen batekin, Skipe erabiliz .
ERREFERENTZIAK
-
Walter Ong . 1987 . Oralidad y escritura
-
Jay David Bolter . Los medios digitales y el punto de vista cinematográfico
Argitaratua : MIRADAS: revista del audiovisual.
Itzulpena: Jorge González -
Cristina Barbe . 2008 . Oralidad y escritura