Arata Isozaki arkitekto japoniar bat da. Isozakik ondo definitutako espazio bat erabiltzen du bere diseinu bakoitzean, eta, halaber, esanahi konkretuki batekin. Egoitzen estrukturetan ilusio eta errealitatearen arteko konexio bat adierazten saiatzen da, eta, gehienetan, helburu hori lortzen du. Isozakik, lanean dabilenean, mendebaldeko eta ekialdeko elementuekin konbinazio bat egiten du, eta, adituek diotenez, elementu horiek maisutasunez erabiltzen dituela. Gainera, bere egoitza originaletan ikuslearen harritasuna bilatzen du egiten dituen ikusmen efektuekin. Izan ere, segun nondik kokatzen garen bere estrukturen bat ikusteko, ikusmen ezberdinak izan daitezke.
Aratak sari asko jaso ditu, Royal Institute of Architects britainiarra, American Academy eta Japoniako Arkitektoen Elkarteak, besteak beste.
Noizean behin, Estatu Batuetako unibertsitate inportanteetan parte hartzen du, adibidez, Harvard (Massachusetts), Yale( New Haven) eta Columbia (Nueva York).
HAREN LAN ESANGURATSUENAK
Munduan zehar egindako obrak:
- Sendagileen Elkargo Etxea (Oita, Japonia)
- Arte Garikide Museoa (Los Angeles)
- Gizarte Etxea (Tsukuba, Japonia)
- Brooklyn Arte Museoaren handitzea (New York)
- Udal Liburutegia (Kitakyushu, Japonia)Arte Eder Museoa (Takasaki, Japonia)
- Arch Eraikina, Bond Unibertsitatea (Gold Coast, Australia)
- Shuhosha eraikina (Fukuoka, Japonia)
- Team Disney bulego eraikina (Orlando, Florida, AEB)
- Yano Etxea (Kawasaki, Japonia)
- Volksbank Potsdamer Platz bankua (Berlin)
- Izotz Jauregia 2006ko joko olinpikoetarako (Torino, Italia)
- Arte eta Teknolgia Japoniarreko Zentroa (Krakobia, Polonia)
- Kyoto Kontzertu Aretoa (Kioto, Japonia)
Eta Espainian hurrengoak
- Palau Sant Jordi (Bartzelona)
- Isozaki Atea (Bilbo)
- Domus Gizakiaren Etxea (A Coruña, Espainia)
- CaixaForum-era sarrera (Bartzelona)
- 10. solairua Puerta América hotelean (Madril)
Artista honi buruzko informazioa nahi izatekotan:
- ARATA ISOZAKI. Interneteko helbidea: http://es.wikipedia.org/wiki/Arata_Isozaki
- ARATA ISOZAKI. KYOTO CONCERT HALL. Interneteko helbidea: http://moleskinearquitectonico.blogspot.com.es/2006/12/el-salon-de-conciertos-de-kioto.html
- ISOZAKI ATEA SE CUBRE UN MURO DE VIDRIO ÚNICO EN EL MUNDO. Interneteko helbidea: http://www.urbanoticias.com/noticias/hemeroteca/5142_isozaki-atea-se-cubre-con-un-muro-de.shtml
- CASA DEL HOMBRE (LA CORUÑA). Interneteko helbidea: http://es.wikipedia.org/wiki/Casa_del_Hombre_(La_Coru%C3%B1a)
- PALAU SANT JORDI. Interneteko helbidea: http://es.wikipedia.org/wiki/Palau_Sant_Jordi.
- EL ARQUITECTO DEL YING. Interneteko helbidea: http://www.imcyc.com/cyt/agosto04/ARQUITECTURA.pdf
Filed under: Uncategorized