Erreferentzia-zerrendei formatoa emateko tresna da eta sarritan LaTex sistemarekin erabiltzen da. Oren Patashnik-ek eta Leslie Lamport-ek sortu zuten 1985ean. Aipamen bibliografikoak egitea errazten du informazio bibliografikoa eta informazioaren aurkezpena bananduz.
BibTeX-ak elementu bibliografikoen zerrendak definitzeko estiloarekin zerikusirik ez duen formatoa erabiltzen du. Artxibo hauek normalean “.bib” amaiera dute eta hauek motatan bananduta daude: article, book, booklet, conference, inbook, incollection, inproceedings, manual, mastersthesis, misc, phdthesis, proceedings, techreport, unpublished.
“.bst” amaiera ohikoa da BibTeX-an. Artxibo hauek programazio-lengoai errazean daude idatziak, eta idazkera honek item bibliografikoak nola formateatu behar diren deskribatzen du. Hauek formateatzerakoan TeX edo LaTeX-erako formateo-komandoak sortzen ditu. HTML-rakoak ere sortu ditzake.
Iturriak:
*Wikipedia, la enciclopedia libre. 2010eko uztailaren 9a, 16:03. Web orrialdea: