“Edo” eta “eta” juntagailuak elkartzetik dator. Edo-ren antzekoa da baina ezin da sinonimoen artean eta zenbatzaileen artean agertu.
Ezaugarri nagusiak:
♥ Maila guztietako juntagailuak elkar ditzake: perpaus osoak, aditzondoak, izen-sintagmak, eta abar.
♥ Adierazpen- perpausetan zein galde-perpausetan erabil daiteke.
♥ Edo-ren balio berberak har ditzake: elkarren baztergarri diren aukerak, orobatasuna eta bigarren juntagaia lehenengoaren edo zehaztapena denean.
♥ Ezabaketari dagokionez, aditz-ezabaketak izaten dira normalean eta salbuespenak, eskuineko aditza ezabatzeko joera da nagusi.
♥ Gehienetan azken osagaiaren aurrean agertzen da, baina zenbaitetan juntagai bakoitzaren aurrean errepikaturik aurki daiteke, balio banakaria hartuz. Bestetan edo juntagailuarekin batera erabiltzen da.
Normalean bata edo bestea, aukera biak adierazteko erabiltzen da.
Adib. Hitz egiten bazion edota laztandu egiten bazuen, umea barreka hasten zen.