Imprentaren sorkuntzatik gaur egun arte hainbat aldaketa egon dira agiletasunaren gaiaren inguruan. María Jesús Lamarcak bere “El autor y la autoría en el mundo digital” artikuluan dioen moduan, kapitalismoa sortu aurretik egiletasuna oso finkaturik ez egon arren, denborak aurrera egin ahala autorearen irudia finkatuz, indartuz eta lekua hartuz joan zen, honek bere lekua eta subiranotasuna lortu zuen arte. Eta hasiera batean irudi hori oso finkaturik ez egoteagatik erlijioaren inguruko hainbat liburu sakratu, Homeroren lanak, Shakespeareren lanen plagioak etab. sortu baziren ere, momentu batean, egiletasunaren kontzeptuak testuaren finkapena eta jabetza materiala zeramatzan berarekin.
Baina gaur egun, internet eta hipertestuaren agerpenak egiletasunaren kontzeptuaren aldaketa ekarri du, izan ere, orain nahi duguna egin dezakegu interneten eskuragarri daukagunarekin, edozer gauza ikusi, aldatu, horri zeozer gehitu etab. Ahalmen horren eraginez, interneten argitaratzen denaren kontrola galdu egiten da.
Rafael Sánchez Ferlosio jabetza intelektualaren kontra agertzen den idazleetako bat da, honen arabera idazleen helbururik garrantzitsuena ez litzateke dirua irabaztea izan behar, baizik eta haiek sortutako hainbat eta jende gehiagori heldu dakion lortzea.
Argi dagoena zera da, gaur egon garai batean lortu zen egiletasunaren subiranotasuna galdu egin dela, bakoitzak bere aldeko edo kontrako ideiak izango ditu, baina orain egiletasunaren inguruan deskontrol handiagoa dagoela ukaezina da.
Erreferentziak:
- María Jesús Lamarca (2009). El autor y la autoría en el mundo digital. Kontsultatua: irailak 30, 2009. Orrialdea: http://artesadigital.blogspot.com/2009/02/el-autor-y-la-autoria-en-el-mundo.html
- Ramón Pérez Parejo (2004). La crisis de la autoría: desde la muerte del autor de Barthes al renacimiento de anonimia en Internet. Kontsultatua: irailak 30, 2009. Orrialdea: http://www.ucm.es/info/especulo/numero26/crisisau.html
- María Jesús Lamarca Lapuente, perfil profesional (2009). Kontsultatua: irailak 30, 2009. Orrialdea: http://www.cibersociedad.net/congres2009/es/perfil/13006/maria-jesus-lamarca-lapuente
- Rafael Sánchez Ferlosio (2009). Kontsultatua: irailak 30, 2009. Orrialdea: http://www.epdlp.com/escritor.php?id=2265