Facebook Marck Zuckerberg-ek 2004an sortutako webgune sozial bat da, egun 500 miloi erabiltzaile aktibo baino gehiagorekin. Rebeca Yankeren esanetan, sare sozialen aplikazio enpresarialak “Net Generation” deritzon gazte belaunaldi batekin bat egiten du. Hauok arrakasta lortu nahi dute eta horretarako beharrezko tresnak ezagutzen dituzte, Facebook hauen artean dagoelarik. Hori dela eta, sare soziala baino zerbait gehiago al da Facebook?
Facebook ez da sare sozial huts bat. 2 urte soilik behar izan ditu M. Zuckerberg-ek unibertsitatea, kontzeptu bezala, birdefinitzeko. Izan ere, ikasleak berezko dute mundu digitala eta heziketa zentruek gogor ekin behar izan dute hauen atzetik ez geratzeko.
Enpresek, euren aldetik, gogotsu hartu dute bezeroa entzuteko eta konprenitzeko zeregina, inoiz baino estuagoa izanik enpresa-kontsumitzaile harremana. Facebook-ek sekulako potentziala du produktu eta zerbitzua desberdinen marketing-ari begira. Hori dela eta, ez da harritzekoa jada komunitate kuadeatzaile (Joxe Aranzabalek “community manager” izendatzeko darabilen terminoa) deritzenak gero eta ugariagoak izatea, hots, harreman publikoez arduratzen deneraren eta eragile soziala den eta interneteko edukiak sortarazten dituenaren lanak bateratzen dituena, hain zuzen ere.
Jessy Rider-ek, Facebook-eko orrialdeak enpreseei online presentzia modu merke baina sendo batean eraikitzeko aukera eskeintzen dietela azpimarratzen du. Orrialdea kustomizatzeko eta app-ak integratzeko erraztasunak, erabiltzailearekiko interakzioa handitzen du. Egun, enpresa batek egin dezakeen gutxienekoa da horrelako orrialde bat sortzea, promozionatzeko batik bat. Facebook-eko enpresa orrialdeen bitartez, komertzialek, negozio jabeek edo organizazioek euren bezero potentzialekin interakzioa modu erraz batean burutu dezakete. Eskeinitako produktu edota zerbitzu desberdinen egunerapenak eta berriak zabaltzeko ere balio du.
Erreferentziak:
- Facebook. (2010eko urriak 27). Wikipedia, Entziklopedia askea. 2010eko azaroaren 3an, 07:59etan, kontsultatua http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Facebook&oldid=1750209. orrialdetik.
- Yanke, Rebeca. (2010eko martxoak 3). El poder del facebook frente a la tradición del césped. 2010eko azaroaren 3an, 09:11etan, kontsultatua http://www.elmundo.es/suplementos/campus/2010/573/1267570803.html orrialdetik.
- Rider, Jessy. (2010eko irailak 15). Facebook – Powerful Business Promotion Tool for Merchants and Companies. 2010eko azaroaren 3an kontsultatua http://ezinearticles.com/?Facebook---Powerful-Business-Promotion-Tool-for-Merchants-and-Companies&id=5037501 orrialdetik.
- Aranzabal, Joxe. (2009eko azaroak 13).Community Manager, lanbide berria. 2010eko azaroaren 12an kontsultatua http://goiena.net/blogak/faroa/community-manager-lanbide-berria orrialdetik.