Izan dugun lehen arazoetako bat gabe izan da. Hasteko, aukeratu ditugun osagaietatik (des-, ez- eta gabe) , gabe da aurrizkia ez den bakarra eta gainera sailkatzeko orduan arazo batzuk izan ditugu.
Alde batetik, zenbait tokitan erdi-atzizkitzat hartu dela ikusi dugu, baina berez, gabe beregaina den morfema lexikoa da. Horregatik, atzizki eta erdi-atzizk ez deitzea erabaki dugu.
Erdi-atzizkitzat hartzearen arrazoia hurrengoa da: gabe beregaina izan arren, beste elementuekin batera erabili ohi da. Gehienetan, ezkerraldean, beste morfema baten beharra du erreferentzia osatzeko eta horregatik, erdi-atzizki deitu izan da (morfema lexiko lotuen antzeko erabilera izateagatik edo).
Beraz, erdi-atzizki deitzea errakuntza bat da. Gainera, normalean beste osagai baten beharra duenez, lanean batik bat hitz-elkartuekin agertzen da.