Question Answering (QA) informazio berreskurapen mota bat da. Hainbeste dokumentuekin, (World Wide Web esate baterako), sistema gai izan beharko litzateke hizkuntza naturalari buruzko galderen erantzunak berreskuratzeko. QA sistema, informazio berreskurapen sistemetan korapilatsuena da.
Question Answering sistema batek galdera mota asko ezagutzen ahalegintzen da. Ekintza, zerrendak, definizioak, noiz, non, zergatik, eta abar biltzen dituena.
QA lehenengo sistemak 1960. urtean sortu ziren eta hizkuntza natural sistemen interfaze ziren. Gaur egun, datu-base ezagutza dokumentuak erabiltzen dituzte eta hizkuntza natural prozesamendurako diren teknika desberdinak erabiltzen dituzte.
Sistema hau bilatzaile baten menpe dago eta erantzunak izango dituzten dokumentuak aurkitzen arduratuko da. Dokumentu askoren bildumak errendimendu hobeagoa ekarriko duela dirudi. Informazioa leku, testuinguru eta dokumentu desberdinetan egon daitekeela esan nahi du. Honek bi onura ditu: hizkuntza natural prozesamenduaren sistemen kargak murrizten dira eta gehien azaltzen diren erantzunak izango dira zuzenenak.
ITURRIAK:
- Búsqueda de respuestas. (2009, 10) de mayo. Wikipedia, La enciclopedia libre. Fecha de consulta: 17:28, mayo 16, 2009 from http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=B%C3%BAsqueda_de_respuestas&oldid=26219643.
- Sistemas de Question-Answering- Recuperacion y organizacion de la informacion. Maiatzak 16, 2009, from http://usuarios.lycos.es/questionanswering/
- Sistemas de Question Answering. Jose Antonio Fraga Sánchez. Maiatzak 16, 2009, from http://sistemasquestionanswering.awardspace.com/