Aurreko artukuloan esan bezala -GARRI atzizkiak izenak eta izenondoak sortzen ditu. Alde batetik, -GARRIk izenak sortzen ditu. Sorketa honek adiera bakarra du, hau da, atzizkiak oinarriari tresna edo baliabide kutsua ematen dio. Adibidez berogarri, edergarri, lokarri… Kasu hauetan -GARRI aditzak aukeratuz (berotu, edertu, lotu…) ez-bizidun eta tresna edo baliabide kutsudun izenak sortzen ditu.
Beste aldetik, atzizki honek izenondoak sortzen ditu. Bigarren multzo honetan hiru adiera daude:
- subjektua ‘eragilea’ denean. Adibidez: aberasgarri, itogarri, zoragarri…
- objektua ‘kausa’ denean. Adibidez: agurgarri, errespetagarri, onargarri…
- objektua ‘jasalea’ denean. Adibidez: eramangarri, jasangarri, zenbakarri…
Kasu guztietan -GARRI NOR-NORK aditzak aukeratzen ditu, baina segun eta zer adierazi nahi dugun adiera desberdina ematen diogu atzizkiari izenondoak sortzeko.
Erabilitako materialak:
Corpus-a osatzeko erabilitako bibliografia
- 3000 hiztegia: http://www1.euskadi.net/hizt_3000/
- Harluxet: http://www1.euskadi.net/harluxet/
- UZEI: http://www.uzei.com
- XX. mendeko Euskararen corpusa: http://www.euskaracorpusa.org/XXmendea/Konts_aurreratua_fr.html
- Klasikoen Gordailua: http://klasikoak.armiarma.com/
Lana egiteko erabilitako bibliografia
- Liburuak
- AA. VV. (2000); Configuración morfológica y estructura argumental: léxico y diccionario. Zarautz. EHU-ko argitalpen zentrua.
- ETXEBARRIA AYESTA, J. M. (1991); Euskal fonetika eta fonologia. Bilbao. Labayru Ikastegia.
- MICHELENA, L. (1990): Fonética Histórica Vasca. Donostia. Gipuzkoako Foru Aldundia.
- MICHELENA, L. (1987 – 2005): Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbao. Euskaltzaindia
- Sarean
- Euskaltzaindia: http://www.euskaltzaindia.net/