Giza Lengoaiaren Teknologiei buruz aditu askok hitz egin dute, horien artean Hans Uszkoreit, Yorick Wilks, Silviu Cucerzan etab. eta bakoitzak bere ikerketak landu ditu gai honen inguruan, hauek dira eman diren definizio eta azalpenetako batzuk:
Hans Uszkoreit-ek adibidez, Giza Lengoaiaren Teknologiak testuak eta mintzairak aztertzeko, ekoizteko eta aldatzeko espezializaturik dauden kalkulatzeko metodoak, ordenagailu programak, tresna elektronikoak hartzen dituela bere baitan.
Finladiako Language Technology Documentation Centre – ak honako hau dio HLT ri buruz: arlo multidisziplinarioa dela, esanahi eta metodo teknikoak aztertzen dituena eta giza lengoaia ordenagailuekin lantzeko balio duena.
Joaquim Llisterri-k Giza Lengoaiaren Teknologiak aplikazio informatikoetan baterabilduta aurkitzen diren aplikazio guztiak dira. Hauek guztiak zilegi egiten dute testu idatzien tratamendua (adibidez itzulpengintza automatikoa eta zuzenketa ortografikoa) eta hizketaren prozesamendua.
Iturriak:
- Hans Uszkoreit (2007). DFKI LT What is language technology? Language Technology Lab. Retrieved March 2009, from http://www.dfki.de/lt/lt-general.php
- What is Language Tecnology? Language Technology Documentation Centre in Finland. Kontsultatua: Martxoaren 23an, 2009, 13:15 from: https://kitwiki.csc.fi/twiki/bin/view/FiLT/FiLTWikiEn
- Lingüística y tecnologías del lenguaje. Joaquim Llisterri, Universitat Autònoma de Barcelona (2003). Kontsultatua: Martxoak 25, 2009. from: http://liceu.uab.es/~joaquim/publicacions/Llisterri_03_Linguistica_Tecnologias_Lenguaje.pdf
- Joaquim Llisterri. Universitat Autònoma de Barcelona. Kontsultatua: Martxoak 25, 2009 from: http://liceu.uab.es/~joaquim/home.html