Aurtengo ikasturtean Twitter erabiltzen hasi gara. Ez dakitenentzako, Twitter sare sozial eta microblogging zerbitzu bat da non bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea eta irakurtzea ahalbidetzen diena da; 140 karakterezko gehienezko luzeerarekin; hauen izena tweets da. Twitter-arekin lotuta dauden bi kontzeptu landu ditugu klasean: hashtag eta thought-streaming.
Hashtag: twitter erabiltzen hasi ginenean konturatu ginen hitz baten aurretik (#) jartzen dela. Honeri hashtag deitzen zaio. Bere helburua gai berari buru hitz egiten ari diren tweets-ak batzea eta informazio bilaketa erraztea da. Erabilera erraza da; lehen aipatu dudan bezala, zure tweet-aren gaia identifikatzen duen hitzaren aurrean (#) idatzi beharko duzu, idazten duzuna hashtag batekin sailkatzea nahi baduzu. Adibidez, gure Digital Resource Management klasean erabiltzen duguna #rdf1011 da. Hala ere, batzuetan zaila izaten da hashtag baten esanahia jakitea. Horretarako orrialde hau daukagu: TAGdef.com. Orrialde honetan hashtag konkretu baten esanahia aurkitzen lagunduko digu eta existitzen ez bada gonbidatu egingo gaitu definizioa jartzera.
Joshua Odmark hashtagen alde onak eta alde txarrak aipatzen ditu The Slow death of Twitter Hash Tags artikuluan:
Zeintzuk dira (#) ikurra duten etiketen arazoak Odmarken ustez?
- Pertsona askok ezin dute esanahirik ondorioztatu.
- Hitz bat baino gehiagoz eratutako etiketen zailtasuna, letra larriez banandute badaude ere.
- Spammersen gehiegizko erabilera.
- (#) ikurrak arazoak sortu ahal dizkiete programatzaileei.
- Artifizialak izatearen ekintza.
Hashtagen alde onak:
- Erabiltzaileen talde eraginkorragoak sustatzen dituzte.
- Elkarrizketa zehatzen bilaketa errazten dute.
- Irakurleei elkarrizketen gaiak argitzen laguntzen die.
Thought-streaming: Twitteren gertatzen diren iritzi jarioa da eta hashtag batekin lotzen baduzu balio handiagoa izango du. Streaming delakoa, elementu multimedia bat deskargatzen ari den eiñean entzun edo ikustea ahalbidetzen duen teknika da, artxibo osoa deskargatu aurretik egin al dena. entzumen eta ikusmen bat-batekoa uzten du. Beraz, thought-streaming denbora errealean ematen diren iritzi eta pentsamendu jarioa da, munduko milaka pertsona ia-ia momentu berean pentsatzen ari direna da. Normalean gaur egungo gai bati buruz izaten da.
Twitterek Facebook, FriendFeed eta Googleren aurrean izugarrizko abantaila dauka; denbora errealko pentsamendu jarioaren gehiengoa jasotzen ari delako. Gero eta pertsona gehiagok sartzen dituzte berain pentsamenduak Twitteren, eta abiadura handitu egin dute.
ITURRIAK:
- Kids, Conocer el significado de un hashtag de Twitter. (Maiatzaren 12an, 2009) Kontsultatua Urriaren 31an. http://www.blogoff.es/2009/05/12/conocer-el-significado-de-un-hashtag-de-twitter/
- Twitter, Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsultatua Urriaren 31an. http://es.wikipedia.org/wiki/Twitter
- Patricia Gómez, ¿Qué son los hashtags de Twitter? (Urtarrilaren 22an, 2010). Kontsultasua Urriaren 31an. http://www.canalip.com/es/blog/30-redes-sociales-/336-ique-son-los-hashtags-de-twitter
- Joshua Odmark (2009, June, 24). Twitter SEO – The slow death of Twitter hashtags. Search Engine Journal. Kontsultatua Urriaren 31an. http://www.searchenginejournal.com/twitter-seo-hash-tags/11337/
- Erick Schonfeld (2009, February 15). Mining The Thought Stream. TechCrunch. Kontsultatua Urriaren 31an. From http://techcrunch.com/2009/02/15/mining-the-thought-stream/
- Joseba Abaitua, Deustuko Unibertsitatea (2009, azaroak 4). Hashtags y thought-streaming en tiempo real sobre la Web. Translema. Kontsultatua Urriaren 31an. From http://blogs.deusto.es/abaitua/hashtags-y-thought-streaming-en-tiempo-real-sobre-la-web/