Berriro ere ordenagailu aurrean bloga zabalik. Ahaztuta neukan zer zen… Karrera amaitu genuenean gutariko askok blogaren aroa amaitutzat eman genuen, baina ez, nik arao hura ezin dut bukatutzat eman.
Irakasle izateko masterra egiten nabil eta, zenbait arazo eta arrazoiengatik, gure ikasgai baterako bloga berreskuratu behar izan dut. Oraingo aro berri baina etenik izan ez duen honetan masterreko eta praktiketako gogoetak argitaratuko ditut.