Artez euskara zerbitzuak Bizkaiko ForuAldundiaren babesarekin hiztegia.net web orrialdea sortu du. Bertan hainbat euskararekin lotura duten hiztegietara bidaltzen gaituzten estekak dauka: sinonimodunak, euskara beste hizkuntzetara itzultzen dituztenak, monolingueak… Hainbat hiztegi hain eskuragarri izatea abantaila handia da euskararen inguruan lanean gabiltzanontzako.
Horretaz gain, badauka atal bat “Corpus” izenekoa non sarean dauden corpus ezberdinetara bidaltzen gaituena: corpeus, euskararen datu base lexikala, euskal lokuzioetara…