Artikulu honen bidez Martin Kay eta Yorick Wills-en biografriak narratuko ditut, ikasgai ditugun gaietan pertsonai garrantzitsuak direlako:
Martin Kay ordenagailu zientzian lizentziatua, ordenagailuekin harremandutako linguistika gaien gainean Staford eta Saarland unibertsitateetan egin zituen ikerketengatik dugu ezaguna. Britania Handian jaio, hezi eta hazi zen.
1958. urtean Cambridge-ko lengoaiaren ikerketa sailean sartu eta hiru urteren buruan, M.A titulazioa Trinity Collegen (Cambridge) jaso zuen. Geroxeago, 1972.urtean, Rand Corporation-en zeukan buruzagi lana utzi zuen eta Californiako Ordenagailu Zientzien Fakultatera lekualdatu zen, non, katedra jaso eta gaur egun ordenagailuekin loturiko linguistikaren sailean irakaslea da.
Martin, ordenagailuekin lotutako linguistika eta makinen itzulpenean aintzindari izan denez gero, linguistikan, unifikazioaren nozioa barneratu du.
Yorick Wills ikertzaile ingelesa da. Gure artean ezaguna dugu adimen artifiziala dela eta. Adimen artifizial hura makinen inteligentziari egiten die erreferentzia. Yorick, bere liburuetan, adituen ikasketa eta diseinu bezala definitzen du adimen artifiziala. Europar eta Amerikar elkarteengatik aukeratua izan da Adimen artifiziala arlorako 1970.urtean izan zuen ekarpenagatik, “Presentzia Semantikoa” izenarekin ezagutzen dena.
ITURRIAK:
- Wikipedia. 2009ko, maiatzaren 23an, 13:17etan hartuta. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/wiki/Martin_Kay
- Stanfors Departament of Linguistics, short biography. 2009ko, maiatzaren 22an, 22:48etan hartuta. Orrialdea: http://www.stanford.edu/~mjkay/bio_page.html
- Stanfords University (October 21, 2004). 2009ko, maiatzaren 22an, 22:50etan hartuta. Orrialdea: http://www-linguistics.stanford.edu/people/pages/kay.shtml
- Yorick Wills, wikipedia. 2009ko, maiatzaren 23an hartuta. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Yorick_Wilks&oldid=261889889