Lengoaia Naturalarekin lotzen de konplexutasuna handiagotu egiten da informazio testuala berreskuratu nahi dugunean. Horregatik asko erabiltzen dira LNP teknikak Informazio Testualaren Berreskurapenaren arloan. Alde batetik dokumentuen edukiaren deskripzioa errazteko, eta beste aldetik, erabiltzailearen kontsultaren errepresentazioa egiteko. Modu honetan bi deskripzioak konparatu egiten dira eta erabiltzaileari gehien komeni zaiona aurkezten zaio.
Informazio Berreskurapen sistema batek honako lana betetzen du erabiltzailearen kontsultari erantzuteko:
- Dokumentuen bildumen inguruko aurkibideak egitea.
- Erabiltzaile batek kontsulta bat egiten duenean sistemak horrek aztertu egiten du hori, eta baita eraldatu ere beharrezkoa bada.
- Sistema horrek dokumentuaren deskribapena konparatu egiten du kontsultaren deskribapenarekin, eta erabiltzaileari kontsultaren deskripziora gehien atxikitzen den dokumentuen deskripzioa aurkezten dio.
- Emaitzak daukaten garrantziaren arabera agertzen dira.
Iturriak:
- El Procesamiento del Lenguage Natural en la Recuperacion de Informacion Textual y áreas afines. Mari Vallez y Rafael Pedraza-Jimenez. Hipertext.net (2002), Kontsultatua: Maiatzak 4, 2009 from: http://www.hipertext.net/web/pag277.htm#El%20procesamiento%20del%20lenguaje%20natural%20en%20la%20recuperación%20de%20información%20textual
- Information Retrieval, (2009, April 24) In Wikipedia, The Free Encyclopedia. Kontsultatua: Maiatzak 4, 2009 from: http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Information_retrieval&oldid=285883094