Gaur egun gizarte guztiz eleanitzean bizi garenez, gero eta garrantzitsuagoa da hizkuntza desberdinak ezagutu eta menperatzea beste herrialdeetako jendearekin harremanetan jartzeko. Hainbat aditu bat dator baieztatzean Europako hizkuntza ez dela ingelesa, ezta frantsesa edo alemana, itzulpengintza baizik. Horregatik, azken galdeketari amaiera emateko, hona hemen aspaldian hain garrantzitsua bihurtu den itzulpengintza automatikoaren gaineko artikulua:
Itzulpengintza automatikoa linguistika konputazionalaren eremuetako bat da eta software-aren erabilerak ditu aztergai lengoaia naturalen arteko itzulpenak egin ahal izateko. Bere xede nagusia itzulpen arin eta merkeak lortzea da. Itzulpengintza antzinateko kontua dugu; betidanik existitu izan da hizkuntza desberdinak itzultzeko nahia. Era berean, itzulpengintzaren automatizazioa amets bat izan da linguista eta informazio-teknologo askorentzat. Horren inguruko ikerketak 50eko hamarkadan hasi ziren, 1947an Warren Weaver matematikari amerikarrararen itzulpengintza automatikorako ideia garatuz.
Ahaleginak ahalegin, itzulpengintza automatikoa ez da zientzia zehatza eta, askotan, itzulpenak ez dira oso onak izaten. Hainbat arazo dago oraindik konpontzeko, esate baterako, anbiguotasun lexikala, sintaktikoa, semantikoa eta pragmatikoa. Adibide gisa, gaur egun ditugun sistema batzuk erabili ditut bi abesti hauen letra zati bat itzultzeko:
*Total Eclipse of the Heart, Bonnie Tyler (1983), PROMT Translator (ingelesa-gaztelania) erabiliz:
“And I need you now tonight
And I need you more than ever
And if you’ll only hold me tight
We’ll be holding on forever
And we’ll only be making it right
‘Cause we’ll never be wrong together”
“Y le necesito ahora esta noche
Y le necesito más que alguna vez
Y si usted sólo me sostendrá apretado
Nos agarraremos para siempre
Y sólo lo haremos derecho
Causa nunca estaremos equivocados juntos”
*Corazón de tango, Doctor Deseo (1992), OpenTrad (gaztelania-euskara) erabiliz:
“Vamos a engañarnos y dime, mi cielo,
que esto va durar siempre
perderme en tus brazos, dulce locura,
tú mi droga más dura”
Hau irautea doala beti
Zure besoetan erotasun gozoa, galdu,
Nire droga gogor gehiago.Zu”
Iturriak:
- Traducción automática. (2009, maiatzak 22). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: 16:59, maiatzak 23, 2009. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Traducci%C3%B3n_autom%C3%A1tica&oldid=26568916.
- Ana Fernandez Guerra (2000). Machine Translation: capabilities and limitations. Universitat de València. Kontsultatua: 17:38, maiatzak 23, 2009. Orrialdea: http://books.google.es/books?id=7TE3avRZiSoC&printsec=frontcover&hl=en
- Iñaki Alegria, Arantza Diaz de Ilarraza, Gorka Labaka, Mikel Lersundi eta Kepa Sarasola (2008). Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak. IXA Taldea (UPV-EHU). Kontsultatua: 18:08, maiatzak 23, 2009. Orrialdea: http://ixa.si.ehu.es/Ixa/Argitalpenak/Artikuluak/1211803696/publikoak/BAT_MT.pdf
- PROMT, Translator (2003-2009). Kontsultatua: 18:45, maiatzak 23, 2009. Orrialdea: http://beta.online-translator.com/text_Translation.aspx?prmtlang=es
- OpenTrad, itzulpen automatikoa kode irekian. Kontsultatua: 18:52, maiatzak 23, 2009. Orrialdea: http://www.opentrad.com/index.php?idioma=eu