Itzulpengintza etengabe hedatzen ari den honetan, ondorengo dokumentua aurkitu dut itzulpengintzaren teknikarik sinpleena ulertzeko, prozesua alegia: http://www.justizia.net/docuteca/Documentos/2990Zer%20da%20itzulpen%20automatikoa.pdf
Egia da euskaraz oso zaila dela itzultzaile automatiko bat egitea. Izan ere, euskara hain da ezberdina non makina batek zailtasunak dituen itzultzeko.
Itzulpen automatikoa (labur IA edo MT – Machine translation) da iturburu-hizkuntzako testu batetik abiatuta helburu-hizkuntzako testu (ia) baliokide bat lortzea makina bat erabilita. IA ez da nahastu behar konputagailuz lagundutako itzulpenarekin ez eta itzulpen-memorien erabilpen soilarekin.
Itzulpengintza automatikoa hizkuntza teknologiaren garapenean nabarmen lagundu duen diziplina da. Zeregin nagusia hori duten elkarte zientifikoak, aldizkari bereziak, unibertsitate departamentuak eta enpresak daude. Martin Kayren esanetan[1]:
Itzultzeko makinak lortzeko irrika horrek hizkuntzalaritza, filosofia, matematika edo informatika diziplinetako zenbait buruargiren arreta merezi izan du. Horretaz gain, itzulpen automatikoak jarraitzaile leial batzuengan erakarpen liluragarria pizten du. Zer dela eta lilura hori? |
Bitarteko mekanikoen bidez itzultzea bada erronka zientifiko bat. Baina itzulpen automatikoak horrenbesteko interesa piztearen benetako arrazoiak ez du sustrai zientifikorik, behar praktikoan du jatorria, informazioaren jarioan alegia.
Suedia eta Finlandia Europako Batzordean sartu zirenean 1995ean, 60.000 arautze komunitario inguru itzuli behar izan ziren, “acquis communautaire” izenaz ezagutzen direnak. Hiru urte beranduago, 1999an, Bruselako legegizonen ahalegin nekaezinari esker, 20.000 arautzetan handitu zen kopurua. Ekialdeko Europako herriak EBan berehala sartzeak oso hizkuntza egoera delikatuan jartzen du Batzordea eta teknologia berrien aurrerakadak baino ezin lagun dezake egoera arintzen.