LNP (Lengoaia naturalaren prozesamendua) adimen artifizialaren barne izanik, hizkuntzalaritza konputazionalean ingeniaritzari zuzendutako atala litzateke. Lengoaia naturalaren bidez pertsona eta makinen arteko komunikazioa era konputazionalean burutzea lortzen da.
Lengoaia naturala maila desberdinetan anbiguoa dela esaten da:
- Maila lexikoan: hitz bakar batek esanahi ezberdinak izan ditzake.
- Erreferentzia mailan: anaforen eta kataforen entitate linguistikoa zehaztea suposatzen du.
- Egitura mailan: Zuhaitz sintaktikoak sortzeak dituen sintagma preposizionalen dependentziaren anbiguotasuna.
- Maila pragmatikoan: Esaldi askok, idatzita dagoena baino zerbait gehiago adierazi nahi dute eta ironiek garrantzi handia dute mezuaren ulermenean.
Anbiguotasun hauek eta beste batzuk ebazteko bidea, lengoaia naturalean ematen diren sarrerak anbiguotasunik gabeko barne errepresentazio batean itzultzea da.
Erreferentziak:
- Lengoaia naturalen prozesamendua. (2009, Urtarrilak 28). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 10:33, Ekainak 22, 2009 . From: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lengoaia_naturalen_prozesamendua&oldid=974697
- Lengoaia naturalaren prozesamendua (2008) Ixa Taldea. Kontsultatua: 10:39, ekainak 22. Orrialdea: http://ixa.si.ehu.es/Ixa/Produktuak/1235483470
- Procesamiento de lenguajes naturales. (2009, de abril. Wikipedia, La enciclopedia libre. Fecha de consulta: 08:41, junio 22, 2009 from http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Procesamiento_de_lenguajes_naturales&oldid=2543