Lengoaia naturala helburu komunikatibo bat duten jatorrizko hiztunek osatzen duten kulturari esker bilakatzen da. Honenbestez, txinera, euskara, gaztelania eta ingelesa ezberdindu daitezke, besteak beste, zeinak lengoaia naturalak diren.
Adimen artifizialaren barne izanik, hizkuntzalaritza konputazionalean ingeniaritzari zuzendutako atala da. Lengoaia naturalen bidez pertsona eta makinen arteko komunikazioa era konputazionalean burutzea ikertzeaz arduratzen da. Eredu hauek ez dira lengoaiaren ulermenean bakarrik oinarritzen, baizik eta giza ezagutzaren aspektu orokor batzuetan eta memoriaren antolaketan.
Lengoaia naturalen prozesamendua adimen artifizialaren baitan sortutako lehen adarretako bat da, izan ere Itzulpengintza automatikoa, 1940ko hamarkada amaieran sortu zen, adimen artifizial kontzeptua bera baino lehenago. Ordenagailuen mugak eta hizkuntzalaritza arloko ezagutza urria zenez, ordenagailu bidez testuak itzultzeko lehen saiakerek huts egin zuten. Beranduago, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan interfazeak lengoaia naturalen bidez sortzearen saiakerek arrakasta gehiago izan zuten, baina batez ere 1980ko eta 1990eko hamarkadetan izan da itzulpengintza automatikoaren inguruko ikerketen berrindartzea.
Lengoaia formalean ez bezala, non kate edo perpaus baten esanahia bere aspektu edo formaren menpe baino ez dagoen, lengoaia naturaletan semantika edo esanahi espezifiko edo kontestualak parte hartzen dute perpausaren zuzentasun eta esanahiean. Honek bere ikerketa zailtzen du.
Hizkuntzalaritza da lengoaiak aztertzeaz arduratzen den arloa, zeina edozein komunikazio prozesu definitzen duen arau bilduma den.
Komunikazio arauak existitzen direnez, lengoaia natural zehatz bat ere definitu daiteke, sortu eta erabili daitezkeen perpaus sorta gisa.
Lengoaia naturalen prozesamenduan zenbait zailtasun maila ere eman dira.
Anbiguotasunari dagokionez, maila lexikoa, erreferentzia maila, egitura maila eta maila pragmatikoa daude:
– Maila lexikoan: Hitz polisemikoak.
– Erreferentzia mailan: Anaforak eta kataforak.
– Egitura mailan: Sintagmak preposizionalek semnatikara bideratu (zuhaitz sintaktikoak).
– Maila pragmatikoan: Mezuaren ulermena.
Hitzen arteko banaketak antzematea ere arazo da. Ahozko lengoaian ez dira tarteak uzten eta hitzen arteko tartea bilatzeko, askotan zentzu gramatikal eta kontestual baten bila jo beharra dago. Azken arazoa datuak ezegoki jartzea da.
Lenguaia naturalaren prozesamenduko osagaiak honakoak dira:
Morfologia: hitzen prozesu flexionalak ikertzen ditu, hau da, bariazio nominalak (genero eta zenbakia,…) eta aditz paradigmaren bariazioak (pertsona, denbora,…), morfologia flexiboa bezala ezagutzen da. Deribazioa eta konposizioa ere aztertu beharko du (morfologia deribatiboa). Beste aldetik, hitzei karakterizazio funtzionala ematen die. Azken honetan, morfologia eta sintaxia hurbil egon daitezke. Ikasketa hauen arteko mugak ez daude argi, morfologiak sintaxiaren zati batzuk dituelako eta aldrebes ere bai, adibidez: “Larrosa gorria da eta kotxeak gorriak dira”, hortik morfosintaxia sortu da.
Sintaxia: esaldien egitura finkatzen dituten arauak aztertzen dituen hizkuntzalaritzako atal bat da. Sintaxiak gramatika arduratzen da.
Semantika: zeinu linguistikoen esanahia eta hauen konbinaketak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da. Semantikaren ikuspuntua sinkronikoa edo anakronikoa izan daiteke.
Pragmatika: perpausen arteko erlazioak eta hauek erabiltzen diren egoera aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren ataletako bat da. Hortaz, mezu baten interpretazioan testuinguru zehatz batek nola eragiten duen aztertzen du. Testuan azaltzen diren elementuez gain testuinguruaren arabera ulertu daitezkeen elementuak ere aztertzen ditu, bai elementu objektiboak zein subjektiboak. Beronen sorreraren hipotesi nagusietako bat, esanahiaren zehaztasun gehienak perpausetik at izaten baitira, eta hiztunek interpretatu behar izaten dituzte.
Perpausaren planifikazio eta sorrera ere osagai garratzisuak direlarik.
ERREFERENTZIAK:
Lengoaia naturalen prozesamendua. (2009, Urtarrila 28). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 15:15, Maiatza 27, 2009 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lengoaia_naturalen_prozesamendua&oldid=974697.
Morfologia. (2009, Maiatza 26). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 15:15, Maiatza 27, 2009 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Morfologia&oldid=1104699.
Sintaxi. (2009, Apirila 30). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 15:15, Maiatza 27, 2009 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sintaxi&oldid=1076571.
Semantika. (2009, Otsaila 21). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 15:15, Maiatza 27, 2009 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Semantika&oldid=996380.
Pragmatika. (2009, Apirila 3). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 15:15, Maiatza 27, 2009 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pragmatika&oldid=1038887.
Lengoaia natural. (2009, Martxoa 8). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 15:16, Maiatza 27, 2009 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lengoaia_natural&oldid=1009618.