Liburutegi digitala, sare elektrikoen bitartez eskuragarria den liburutegia da. Liburutegi digitalean, testuak egituratzen dira, eta beraz datu-baseetan antolatu daitezke. Horrez gain, informazioa modu arinean biltzeko, kopiatzeko eta itsasteko aukera ematen dute. Hau gutxi balitz, aurrekontu gutxiko euskarriakdira, eta maila internazionalean erabili daitezkeenak. Ez daukate inongo distribuzio eta bilketa gasturik, eta erabiltzen den objektuak ez dauka ez galtzeko ezta erabiliaren erabiliaz kalitatea galtzeko arriskurik.
Wikiliburuak: Wikipedia entziklopedia askea argitaratzen duen Wikimedia fundazioak ateratako beste ekimen bat da. Ekimen honen bitartez Wikipedian luzeegiak gelditzen diren edukiak edota espresuki liburu bat sortzeko egin direnak jartzen dira wikiliburu batean. Wikiliburu hau noski Wikipedian gertatzen den bezala jendeak era parte hartzailean egindakoa eta librea izango da.
Iturriak:
- “Biblioteca digital.” Wikipedia, La enciclopedia libre. 24 ene 2010, 17:20 UTC. 28 ene 2010, 17:34 http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Biblioteca_digital&oldid=33308058.
- 2010eko urtarrilak 28, 17:34: http://bvs.sld.cu/revistas/aci/vol10_6_02/aci05602.htm.
- 2010eko urtarrilak 28, 17:40: http://www.kontaizu.net/index.php?option=com_content&view=article&id=2364&catid=40:sarean&Itemid=60