Markaketa lengoaiak lengoaia informatikoak dira, testuen egitura, itxura eta formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituztenak. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu etiketak gehitzen dizkiote eta, horrela, programa informatikoak modu egokian interpretatu daitezke. Hauek dira markaketa lengoaia mota batzuk eta euren azalpen tziki bat:
- Scribe: markaketa deskriptiboaren aitzindaria da. Markaketa lengoaia mota bat da eta hitz prozesaketa sistema mota bat ere. Brian Reid-ek diseinatu zuen eta honen asmakuntza iralutza bat ekarri zuen, izan ere, estruktura eta formatoaren lehen bereizketa argia izan zen.
- Tex: Donald E. Knuthek garatutako tipografia sistema bat da, erabilpen akademikorako ezaguna dena, batez ere matematikari, fisikari eta informatikarien artean. Tex software guztiz librea da.
- LaTex: TeX makro multzoa da, Leslie Lamportek sortutakoa (LamportTeX). Tesiak eta liburu teknikoak idazteko erabiltzen da askotan, kalitate tipografiko handia eskaintzen baitu.
- BibTeX: LaTex-rekin erabiltzen den erreferentzia zerrendei formatua emateko erraminta da. Cita bibliografikoak egitea nabarmenki errazten du, informazio bibliografikoa eta aurkezpena bereitzen dituelako.
- XML: (Extensible Markup Language). Lengoaia hedagarri moduan sailkatuta dago, erabiltzaileek bere elementuak sortzeko aukera baitute. Bai dokumentuak kodetzeko bai datuak seriatzeko erabiltzen da.
- HTML: (HyperText Markup Language). Web orriak egiteko sortu zen. Informazioa egituratzeko erabiltzen da eta neurri batean itxura eta semantika ere deskribatzeko erabili daiteke.
- XHTML: (eXtensible HyperText Markup Language). HTMLren antzekoa da, baina sintaxi zorrotzago batekin. Xedea, web semantiko bat sortzea da, non edukia eta formatua guztiz bereizita daude.
- GML :(Generalized Markup Language). Honen helburua, dokumentu baten deskripzioa sinplifikatzea da: formatua, organizazioaren estruktura, eduki piezak eta hauen erlazioa eta bestelako ezaugarriak, kasu. GML erabiliz, autorea ez da dokumentuaren formatoagatik arduratu behar, dokumentua gorantz markatuta dago textuan zeintzuk diren markatzen dituzten etiketekin.
- SGML: (Standard Generalized Markup Language). Dokumentuen organizazio eta etiketaziorako sistema bat da. Etiketak espizifikatzeko balio du.
ERREFERENTZIAK:
- Lenguaje de marcado (2009, irailak 27). Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsultatua: urtarrilak 10, 2010. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Lenguaje_de_marcado&oldid=30111830.
- Extensible Markup Language (2009, azaroak 5). Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsultatua: urtarrilak 10, 2010. Orrialdea. http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Extensible_Markup_Language&oldid=31205438.
- HTML (2009, azaroak 7). Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsultatua: urtarrilak 10, 2010. Orrialdea. http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=HTML&oldid=31248387.
- XHTML (2008, abenduak 9). Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsultatua: urtarrilak10, 2010. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=XHTML&oldid=22345841
- TeX (2002). Foldoc, Free On-Line Dictionaty of Computing. Kontsultatua: urtarrilak 13, 2010. Orrialdea: http://foldoc.org/Tex
- LaTeX (2002). Foldoc, Free On-Line Dictionary of Computing. Kontsultatua: urtarrilak13, 2010. Orrialdea: http://foldoc.org/latex
- BibTeX (2006). Kontsultatua: azaroak 13, 2009. Orrialdea: http://www.bibtex.org/
- Generalized Markup Language (2009, irailak 4). Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsultatua: urtarilak 13, 2010. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Generalized_Markup_Language&oldid=29449344.
- SGML (2009, urriak 1). Wikipedia, La enciclopedia libre. Kontsultatua: urtarrilak 13, 2010. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=SGML&oldid=30211252.