(Basa-Nabartarrez)
Mendian zoinen eder epher chango gorri!
Ene maitiak ere bertziak iduri;
Eni hitzeman eta gibelaz itzuli.
Ene bohitza duzu zu ganat erori,
eta zuria aldiz harria iduri:
Ene begi gaichuak nigarrez ithurri.
(Ziberutarrez)
Oherat ziradia, lozale pollita?
Oherat ezpazira jin zazkit leihora,
Hitzñobat erran eta banua berehala.
-Gora düzü leizarra, gorago izarra;
Oran ‘eztiz’ oren bat oherat nizala:
Ohetik jeikitzera herabe düdala.
-Bortü goretan eder epher zankho gorri;
Ene bohitza düzü züganat injogi,
Eta zuria aldiz botchia üdüri.
-Oreiña laster dua horen aitzinian,
Hurian sartzen düzü ahal danian;
Ez amorioz bena bai bere beharrez:
Zü ere hala hala zabiltza arauez.