Metadatuak zer diren definitzea ez da gauza erraza, izan ere horren arlo zabalean zentzu asko hartzen ditu hitz berak. Jakin beharrekoa da metadatuak datuen bidez osatzen direla. Normalean datu hoiek ikerketa zientifiko baten fruitua dira. Datu hoiek testu edo excel moduan agertu daitezke adibidez.
Metadatuen adibide orokor bat emateko, demagun liburu bat bilatzen ari garela. Liburu horrek fitxa bat ukango du eta bertan agertuko dira:
-egilearen izen-abizenak
-izenburua
-argitaratutako urtea
-argitaletxea
-gai orokorra
-generoa
Hauetako bakoitza datu bat da eta denek batera datu multzo bat osatzen dute. Datu multzo hoiek dira metadatuak eta normalean beste datu multzo askorekin batera aurkitzen dira.
Formatu ezberdin asko atxeman ditzakegu metadatuetan:
- HTML (web orrietan ohikoena)
- XML, EML
- Metadatu geografikoak
- Dublin Core
- JPEG artxiboa
Eta segitu ezkero beste asko eta asko atxeman ditzakegu, baina ahantzi gabe gehien erabilia html dela.
Beraz datu eta metadatuen arteko lotura oso sendoa da batak bestea egiten baitu.