Neil Percival Young (Toronto, 1945eko Azaroaren 12a), nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarra da, azken hamarkadako garrantzitsu eta emankorrenetakoa. Rock, pop, folk, country, soul eta blusa nahastu eta moldatu ditu bakarka zein talde baten barnean.(Crosby, Still, Nash & Young, The Buffalo Springfield). Artistaren musikak eta bere protesta mezuek, egun, inoiz baino indar handiagoa dute.
Euskal Herrian birritan egon da, kontzertu miresgarriak eskaintzen, lehenengoa 1987an Bilbon eta azkena 2009an Donostian.