RSS (Really Simple Syndication) web orrien edukiak sindikatzeko formatua da. Hau da, parte den iturriaren bidez artikuluak argitaratzea, hainbat gunetan, aldi berean.
RSS-a sareko edozein gunetik edukiak eskaintzeko era da, gero web orrian erraz txertatzeko. Edozein web gunetan ikus daiteke BBC, Yahoo, The Times edo edozein blogen izenburu gaurkotuak.
Sindikazioak, nabigatu gabe informazoara iristea suposatzen du; horrela, aukeratutako informazioa guztia ordenagailuaren idazmahaian gaurkotuta izanik.
RSS dokumentu formatua da eta XML-an dago oinarrituta. Dokumentu mota honen bitartez web gunearen berriak gaurkotu daitezke. Dokumentuak (RSS feeds-ak) irakurtzeko irakurleka behar dira(RSS readers).
Hiru motatako RSS formatuak daude :
Zer egin dezake web guneak RSS-arekin ?
- Web gunea gaurkotuta mantendu. Horretarako, FeedRoll tresna edo antzekoa erabiliz, beste guneetako feed-ak inporta daitezke eta webean erakutsi iraunkorki gaurkoturik.
- Norberaren orriak argitaratu(berriak, artikuluak,..) RSS fitxategi gisa.
- Berriak, artikuluak, informazio mota guztietakoa ikusi web gunetan nabigatu gabe.RSS-arekin edozein informazio iturrira apunta gaitezke reader batekin, honek adierazitako guneak txekeatu eta eduki berriak geineratuko ditu
Beraz, RSS-arekin ondoko gauza biak egin daitezke :
-
Beste web guneetatik informazioa jaso.
-
Gure web gunetik informazio eskeini.
Iturriak
-
RSS ¿qué es ? preguntas y respuestas(2000) Euroresidentes. ItyIs Siglo XXI, Sindicación.net ## Spain, 2009ko otsailaren 5an kontultatua, ondokoan http://www.euroresidentes.com/Diversion/Internet/rss.htm
-
Mónica Pérez Esteban (2006, martxoak 26) Guía fácil del RSS. 2009ko otsailaren 5an kontsultatua, ondokoan http://es.geocities.com/rss_guia_facil/
-
RSS(). Wikipedia, Enziklopedia askea-n. 2009ko otsailaren 5an kontsultatua, ondokoan http://es.wikipedia.org/wiki/RSS