Orain dela urte batzuk Kutxa Gizarte eta Kultur Fundazioak Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiaren bertsio elektronikoa atera zuen.
Itxuraz liburuan ateratako hiztegi baten antzekoa dela esan genezake, baina baditu paparezko hiztegiek ez dituzten abantaila batzuk. Besteak beste, euskarri digitalizatua izateak bilaketak egiterako orduan, erraztasun asko ematen ditu hiztegi elektroniko honek; batez ere, atzizki edo aurrizkika korpus bat osatzea helburu dugunontzat. Izan ere, bilaketa erramintek norberak bilatzen duen atzizki edo aurrizkidun hitzen zerrenda ematen dute, banan-banan bilatzen joan beharrik gabe. Hori bai, gero bakoitzak, aukeratu behar du zerrenda horretatik zein zaion baliagarri eta zein ez.