Ondoren, posta elektronikoaren marrazki bat jartzen dut , hau da, ikus dezazuen nolakoa izan daitekeen posta elektroniko bateko argazkia. Baita ere oso ondo erakusten duen moduan eta oso sinbolikoa den bezala, sobre baten barnean dago, hau da barrukoa ezin du edonork irakurri. Normalean pribatuak dira baina kontu handia izan behar da beste kasu batzuetan, norbaitek kontuko kode sekretua ostu eta edozer irakur dezakeelako nahiz eta hori orokorrean ez den gertatzen, gerta daiteke.Toki honetatik hartutako informazioa da bertan legeak zer esaten duen irakur dezakegu.
Honetan , idazten den informazioarekin kontu handia izan behar da. Gehien bat, non eta zer idatzi , baita ere nork irakurriko duen informazio mota hori.
E-mail batean, norberak nahi duen informazio guztia idatz dezake. Idazten duenak badaki idazten duen hori inork ez duela irakurriko jasotzaileak baino. Bestalde sare sozialetako mezu pribatuetan ere antzekoa da, norberak nahi duena idazten du eta normalean besteek jakitea nahi ez den zerbait izaten da, horrela izan ezean horman idazten baita.
http://en.wikipedia.org/wiki/E-mail_privacy
Esan beharra dago, horman idazten dena ez dezan inork irakurri zure lagunek izan ezik ere jarri daitekeela pribatotasunarekin, baina zerbait pertsonala edo inork jakitea nahi ez den zerbait idatzi behar bada, hobeto da mezu pribatu edo e- mail bidez idaztea.
Laburbilduz zerbait pertsonala esateko hobeto da mezu pribatu bat bidaltzea eta egunerokotasuneko zerbait baldin bada horman idaztea hobe da.Baina kasu batzuetan gertatu izan den bezala, zure kode sekretua asmatu dezakete eta edonork irakurri zure informazio pribatua. Normalean hau ez da gertatzen baina badira kasuren bat edo beste.
- Gari Arazola 2010/01/25. Kontsultatua 2010eko azaroaren 12-an. http://eibar.org/blogak/teknosexua/archive/2010/01/25/facebook-eta-pribatutasun
- E.iturria 2010/05/06. Kontsultatua 2010 azaroaren 12-an. http://zuzeu.com/2010/05/06/facebook-eta-pribatutasuna/
- Makina erremintaren institutua. Kontsulta 2010 azaroaren 12-an. http://www.imh.es/dokumentazio-irekia/manualak/facebook-sare-sozialak-erabiltzaile-eta-enpresentzat/taldeak-facebook-en/zer-da-facebook-eko-talde-bat-eta-zertarako-balio-duen/view?set_language=eu
- David Martinez Perez. Orain dela sei hilabete eraldatua. Kontsulta 2010 azaroaren 12-an. http://www.slideshare.net/dabidmpc/pribatutasuna-eta-sarea
- Wikipedia 2010/10/28 an eraldatua. 2010/11/12 an kontsultatua. http://en.wikipedia.org/wiki/E-mail_privacy
Filed under: Social networks, Wct1011 Tagged: Facebook, Social network, Wikipedia