Telebista piztu, programaren bat jarri eta Twitter-eko helbideak ikustea ez da batere arraroa. Gero eta arruntagoa da telebistako saio askok bere populartasuna neurtzeko erabiltzen duten metodoa trendic topics-en begiratzea izatea. Espainian, dimentsio gehigarria edo bi-norabidetasuna hornitzeko erabilerak oso ezagunak dira. Honen adibide, La Pecera de Eva, El Barco-ren Twittersodio-ak edo El Hormiguero bezalako programen lan nekaezina. Chica de la tele ezizenaz bere blog-ean mintzatzen den neskak esaten duen moduan:
Estar muy atentos a lo que ocurre allí como si se tratara de un análisis cualitativo de la programación y un más que interesante estudio sociológico de la audiencia de cada canal y cada tipo de programa.
Nork esango liguke Twitter erabiltzen hasi ginenean populartasun maila hauetara helduko zenik? Twitter gai guztiez mintzatzeko eztabaida-tresna da. Modu honetan, telebistaren lagun bihurtzea aurretiaz ikusitako gertakizuna zen, telebistak gai guzti hauek ikus-entzule guztientzako ohizkoak bihurtzen ditu eta.
Pilar Veigak Hipervideo LAB-en publikatutako blog-post-ean agertzen denez, Espainiako kateak erabat eguneratu dira zentzu honetan. Gaur egun, telebistako kateak berak dira euren edukiak trending topic bihurtzeaz kexkatzen direnak. Twitter-en blogg-ean, esaterako, telebistako ekoizleentzako gida kontseliaria topa daiteke. Horretan, partizipazioa hobetzeko eta ikusle kopurua handitzeko laguntza ematen da. Oso inportantea da motibazioa; ikusleak ikusi behar du saioaren parte izan daitekeela. Kontuan izan behar da Twitter-ek aurretiaz atzeman daitekeen ideia batzuk jarraitzen dituela telebistarako: Bisita gehien jasotzen duen momentua programaren emisioaren bitartean ematen da, aurreko 15-30 minutuak bigarren izanik eta hirugarren saioaren osteko 10 minutuak. Inportantetzat jotzen da iragarkietara joaten zaren bakoitzean behin edo bitan jartzea hashtag-ak. Horretaz aparte oso inprotantea da oso argi dagoen hashtag bakarra aukeratzea.
TwitTV
Hau guztiaz mintzatu eta gero, aipatu beharrekoa da trending topic-etatik abiatuz sorturiko telebista katea, TwitTV. Youtubetik ateratako bideoak hartu eta erakusten ditu, aukeratutako trending topic-aren arabera.
Zelan sartu zaitezke TwitTV-n? Zelan bilatu daiteke?
Tekleatu TwitTV google-en, sartu webgune ofizialean eta sakatu Twitter-eko gai baten esteka. Orduan, bideo bat agertuko zaizu, webguneak aukeratzen duena. Bideo gehiago ikusi nahi badituzu, klikatu hashtag-en zerrendan.
Dialez ere aldatu daiteke, baita tendentziak eta etiketak ikusi ere. Bilaketa zehatzago bat nahi izatekotan, herrialdeka edo hirika topa daiteke informazioa. Modu berean, leku zehatz bateko hadstag-en zerrendan dauden trending topic-ak ere ikus daitezke.
TwitTv-rekin, mundu osoko trending topic-en esanahia aztertu ahal izango duzu era ezberdin batean, pil-pilean dauden gaiez osaturiko zerrenda eskaintzen baitu.
Iturriak :
- Chica de la tele, La Televisión y sus trending topics (2011.01.24) , http://www.chicadelatele.com/2011/01/24/la-television-y-sus-trending-topics (2011.11.31)-n jasoa
- Topics Tv, webgune ofiziala, http://trendingtopicstv.com/ (2011.11.31)-n jasoa
- Simon Dumenco, GetGlue’s Three Most Checked-In New Fall TV Shows This Week Have Been Renewed (15.11.2011), http://adage.com/article/trending-topics/getglue-a-good-predictor-tv/231005/ (2011.11.31)-n jasoa
- Pilar Veiga, Los Trending Topics de la televisión en España (2011.10.26), http://blog.dnovae.com/index.php/los-trending-topics-de-la-television-en-espana (2011.11.31)-n jasoa
Filed under: Microblogging