Hona hemen UZEIren egitasmoak:
-Euskararen normalizazio linguistikoaren alde lan egitea
– Euskararen barnean, xede berezietako hizkeren finkapena eta hedapena sustatzea. Euskararekin zerikusia duten hiztegi eta lan terminologiko eta lexikografikoak egitea, horretarako irizpide lexikografikoak eta terminologikoak finkatuz.
– Datu-banku terminologikoa eta Datu-base lexikografikoa antolatu eta mantentzea. Terminologia eta lexikografiako ikastaroak antolatu eta ematea. Lexikografiari eta terminologiari buruzko biltzarretan eta jardunaldietan parte hartzea. Kontsulta telematikoaren zerbitzuak sortu eta mantentzea.
– Euskal lexikoaren eboluzio zehatza etengabe aztertzea, egungo euskararen lexikoaren corpusa bilduz eta ikertuz.
– Hizkuntza naturala prozesatzeko proiektuetan parte hartu eta hizkuntzalaritza aplikatuaren arloan ikerketak bultzatzea eta indartzea.
– Euskararen moldatze-lanak burutzea, bai bertan testu originalak sortuz eta baita ere beste hizkuntzetan sortutako testuak itzuliz.
– Unibertsitateekin eta hizkuntzaren arloan ikerketa egiten duten bestelako erakundeekin harreman kulturalak izatea eta lankidetza-hitzarmenak egitea.
– Bekadunak trebatu eta ikerketa-proiektuetan sartzeko aukera ematea.