Yorick Wilks zientifikoa 1939.urtean jaio zen Britainia Handian, eta Cambridg-eko Pembroke ikastetxean ikasi zuen. Gaur egun, adimen artifizialeko irakaslea da Sheffield-eko unibertsitatean. Ordenagailuetan dagoen lengoai naturalen ulermenean Yorick aitzindaria da, eta hizkuntzalaritza konputazionalean (giza lengoaia ikertu eta aztertzeko informatikaz baliatzen den arloan ) ikerketa asko egin ditu.
Yorick Wilks-ek esperientzia handia dauka lan-munduan. Hainbat sari irabazi ditu. 1998.urtean “Elected Fellow of European Association for Artificial Intelligence”, eta urte honetan (2009.enean) “Lovelace Medal by the British Computer Society” saria. Yorick-ek ere konferentzia eta hitzaldietan parte hartu du; hala nola, 2007.urtean Santiago de Kuban “International Applied Linguistics Congress” izena zuen batean. Eta liburu batzuk idatzi ditu; adibidez, 1973.urtean “The Stanford Machine Translation and Understanding Project” izena zuen liburu bat, edo 1967.urtean idatzi zuen “Semantic Consistency in Text” liburua.
Erreferentziak:
- Yorick Wilks. (2009, March 18). In Wikipedia, The Free Encyclopedia. 2009ko martxoaren 26, 16:01an kontsultatua. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Yorick_Wilks&oldid=278171099
- Yorick Wilks professor biografy. 2009ko martxoaren 30, 13:07an kontsultatua. Orrialdea: http://www.dcs.shef.ac.uk/~yorick/ eta http://www.dcs.shef.ac.uk/%7Eyorick/cv.html
- Hizkuntzalaritza konputazionala. (2009, Martxoa 9). Wikipedia, Entziklopedia askea. 2009ko martxoaren 30, 12:50an kontsultatua. Orrialdea: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hizkuntzalaritza_konputazionala&oldid=1010357