Email, mezu pribatu eta hormako iruzkinak jendea elkar komunikatzeko erabiltzen diren hiru komunikabide tresna dira. Hauek guztiak sare sozialetan maiz aurki daitezke eta jendeak elkar komunikatzeko erabiltzen du.
Email-ak elkarren arteko mezu trukaketa du helburu, guztiz dohainik. Gainera, igorleak igorritako mezua hartzaileak soikil ikus dezake. Gainera, email bidez, klasean egindako lanak edota edozein motatako informazioa bidali dezakezu, beti ere pribatutasun osoz.
Mezu pribatuari dagokionez, email-ak bezain helburu berdina du.Hau da, mezuak bidaltzeko balio du eta gainera, mezu hori pribatutasun guztiz bidaltzeko aukera ematen du, hartzaileak soilik irakurri dezan. Garrantzizko zerbait bidaltzekotan, hau da, mugikorreko zenbakia adibidez, mezu pribatu bidez ematea komeni da, inork ikusi ezin duelako.
Azkenik, hormako iruzkinari erreparatuz, mundu guztiak ikus dezake bertan idazten den guztia. Komunikabide tresna hau, iruzkinak nahi duzunarekin elkarbanatzeko ere erabiltzen da. Horregatik, ez da bat ere komenigarria inolako informazio garrantzitsurik bertan idaztea edonork ikus dezake eta.
Hori dela eta, aditu askoren esanetan (Maite Goñi), Sare Sozialek arrisku handia dutela jakinarazten du, beraz goian aipatutako guztia kontuan hartuz, sare sozialetan segurtasun osoz ibili behar da inolako ezbeharrik gerta ez dadin.
Informazioa hemendik atera dut:
– http://wiki.answers.com/Q/What_is_the_difference_between_public_and_private_emails
– http://www.allfacebook.com/facebook-wall-posts-2010-01
Filed under: Social networks, Web Communication