Littera Deusto

Feed RSS

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hitz elkarketa

Octubre 30th, 2009 · Comentarios desactivados

Elkarketa euskarak duen hitz-eraketarako baliabideetako bat dugu. Gutxienez, bi osagai beregainez osaturiko hitza da hitz elkartua. Sintaxian ezin era daitekeen egitura era dezakegu hitzak elkartzen ditugunean. Sintaxian ezin dugu bi hitz elkarren ondoan jarri inolako loturarik gabe. Hitza elkartua dagoenean, ezin dugu inolako elementurik tartekatu.

Hitz elkarketa aukerakoa da, hiztuna ez dago erabiltzera behartuta. Elkarketa bitartez [...]

[Lee más →]

Etiquetas: · ,

Jauregi hotzean

Octubre 30th, 2009 · Comentarios desactivados

Jauregi hotzean
aitoren-alhabak
nigar dagi.

Goizetik joana da
zalduna gurudat
—noiz dathorke?

Mendietan elhur,
haizeak urduri,
zeru goibel…

Egunen luzea
bakhar-bakharrikan
othoitzetan !…

Elhurte zurian
zeinbat odol-istil,
odol urdin…

Nasaiki jan dute
hilbeltzeko zakhur
gosetuek.

Nafar jauregian
andere gazte bat
beltzez jantzi.

Jon Mirande

[Lee más →]

Etiquetas: · ,