E-posta, mezu pribatua eta horma mezuak jaso eta idazteko erabiltzen dira. Mezuak jaso eta idazteaz gain, beste erabilera batzuk ere eman dakizkieke adibidez, bideo edo irudiak norberak nahi duen pertsonari helarazteko erabil daitezke. Alodia Isidroren esanetan, facebooka da elkarren artean mezuak eta abarrak partekatzea ahalbidetzen duen sare sozial erabiliena.
Baina badago ezberdintasun bat mezuak bidaltzeko hiru modu hauen artean. Mezu pribatuak, sarritan PM edo MP bezala laburtuak, erabiltzaile batek Interneteko foro, txat edo sare sozial batetan beste bati bidaltzen dion e-posta antzeko mezua da.
Esan beharra dago, mezu pribatu bat e-posta bidez bidalitako mezu bat baino anonimoagoa dela, igorlearen e-posta eta IP helbideak ostonduta baitaude, administratzaile eta moderatzaileentzako izan ezik.
Tresna hau Interneteko foroetan eta IRCeetan (Internet Relay Chat) erabiltzen da. IRCa, testu batean oinarrituta bi pertsona edo gehiagoren artean eztabaidak sortzea ahalbideratzen duen komunikazio protokoloa da. Foroek orokorrean mezu pertsonaletan, BB kodea edo HTML-a erabiltzea bideratzen du. BB Kodeak mezuen itxura eraldatzeko aukera ematen du eta HTML-a web orriak sortzerako orduan nagusitzen den markaketa lengoaia da.
E-posta zerbitzua lehenengoz 1965.urtean hasi zen erabiltzen. Internet bidez bidaltzen den informazioa ez dago guztiz babestua eta beste batzuk ere irakutzeko arriskua dago. Izen oneko komertzioek kodifikatutako teknologiak erabiltzen dituzte, beste batzuek bezeroaren dauetatan sartzea galerazota izan dezaten. Beraz e-posta bidez datu pertsonalak bidaltzea arriskutsua izan liteke, hirugarren batzuek zure informazioa eskuratzeko aukera baitaukate. Hau, e-posta eta IPa agerian daudelako gertatzen da.
Sare sozialetan izena emanda gaudenean, suposatzen da lagunak ere baditugula sarean. Sare sozial horiek “horma” deituriko atala izaten dute. Bertan zure lagun direnek, mezuak idatzi edota argazki eta bideoak erantsi ditzakete. Mezu hauek, zure lagun guztiek irakurriak eta ikusiak izan daitezke, beraz pribatutasuna alde batera uzten dugu. Gainera, nahiz eta ezizen edo antzekoren bat erabiltzen badugu ere, benetako erabiltzailea zein den jakiteko aukera dago, sare sozialetan izena emateko e-posta eskatzen baitute.
ITURRIAK:
- 2009ko urtarrilaren 7an idatzia izan zen ”Mensajes Privados” deituriko artikulua The Wikidot Handbook orrialdean. Bertan mezu pribatuen nondik norakoak dakusaguz. http://handbook.wikidot.com/es:private-messaging
-
Visa.com helbidean E-posta modu seguruan nola erabil dezakegun azaltzen digute. http://usa.visa.com/espanol/seguro/basica/seguridad_en_internet.html
-
David Fernandezek, 2003ko urtarrilaren 1ean idatzi zuen e-postaren erabilera egokiaren inguruko artikulu hau. Artikulu honen egileak, www.lasRevistas.com eta Club Romantico-korekin ere lan egiten du. http://diariored.com/blog/mkt20/archivo/000074.php
- 2010eko uztailaren 22an Alodia Isidrok blog honetan, mezu pribatuen erabileraren inguruan idazten du. Bertan, erabilera noraino iristen den zehazteaz gain, honen onurak eta kalteak ere azaltzen ditu. http://blog.zoomlabs.es/2010/07/enviar-mensajes-privados-principal-uso-de-las-redes-sociales-por-los-espanoles/
Filed under: Social networks Tagged: Facebook