Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Sare sozialen mundua

noviembre 26th, 2010 · No hay Comentarios

Sare sozial guztiak berdinak direla uste al duzu? Bada, horrela pentsatzen baduzu oker zabiltza. Izan ere, denek funtzean helburu berdina izan arren, hots, komunikatzea,  desberdintasun ugari dituzte haien artean.

Facebook, Tuenti eta Twitter bezalako sare sozialak, antzeko sare sozialak dira eta guztiek komunikatzeko helburua dute. Bestalde, beraien artean ezberdintasunak bilatzen hasiko baginateke, pribatutasunean aurkituko genituzke lehenego desberdintasunak.

Bestalde, espainiar mailan, Tuenti da sare sozialik indartsuena, baina mundu mailan, Facebook da jaun eta jabe. Izan ere, Tuentik 2 milioi erabiltzaile ditu eta Facebook-ek 350 milioi. Alde nabarmen hau Tuenti sare itxia delako ematen da. Izan ere, Tuentin kontu bat irekitzeko, aurretiaz Tuentiko erabiltzaile den norbaitek gonbidatu behar zaitu.

Facebook-a aldiz, sare irekia da eta edonor sar daiteke bertan inolako gonbidapenik jaso gabe.

Facebook, Mark Zuckerbergek sorturiko webgune sozial bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen hasiera batean, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sare bat da. Erabiltzaile bakoitzak bertako sare ezberdinetan ibili daiteke, bere ikasketen araberako, bere bizitokiaren araberako edo bere lanaren araberakoa izan daitekeelarik, beste aukeren artean.

Facebook oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen mozkinak oso onak ez direnez, negozio modelo horrek ez du jaso espero genuen arrakasta.

Tuenti gazteei zuzendua eta web 2.0an oinarritutako lagun-sare bat da. Bertan, tuenti-orri pribatua eskura daiteke izena eman ondoren. Behin tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren blogean testuak idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota argazkietan iruzkinak jar daitezke besteak beste.

Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea.

Hemen, jendea oso erraz aurki daiteke: izen-abizenen bidez, lana edota doazen eskolaren izena bilatuz, bizilekua bilatuz, martxara irteten diren tokien bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.

Beste alde batetik, Tuenti 24 urtetik beherakoei zuzendua dago eta Facebook-ak aldiz, ez du bataz besteko adin kopuru zehatzik.

Twitterreko erabiltzaileak ordea, 25 eta 50 urte bitartekoak dira.

Twitter sare sozial eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin. Eguneraketa hauek erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzeko aukeratu dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri ahal daitezke.

Facebook-ek ez du karaktere mugarik ostera.                                      

Twitterrek komunikazioa, diseinua eta teknologiarekin lotuta dauden ikasketekin zerikusia du eta Facebook ostera, edozein pertsonari zuzendua dago.

Laburbilduz, Facebook, Tuenti eta Twitter sare sozialak ezberdintasun ugari izan arren beraien formatuetan, azken finean xede berbera partekatzen dutela ikus dezakegu, hots, pertsonek elkar komunikatzeko aukera eskaintzen digute.

Artikulu hau burutzeko iturri hauetara jo dut:

Filed under: Social networks Tagged: Facebook, Mark Zuckerberg, Twitter

Etiquetas:

  • Etiquetas