Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Europako HLT ikerketa zentroak (Q.1)

abril 1st, 2009 · No hay Comentarios

Hauek dira Giza Lengoaiaren Teknologiaren inguruan ikerketak egin dituzten zentroetako batzuk. Mundu mailan zentro asko dauden arren oraingoan bakarrik Europan aurkitu ditzakegun zentroak aztertuko ditugu. Zentro horiek non dauden eta zehazki zer ikertu duten ikusiko dugu.

Alemanian DFKI Language Technology Lab zentroa aurki dezakegu. Hauek  haien helburua lengoaiaren teknologia garatzea eta hobetzea dela diote. Modu honetan testuak, mintzairak eta jakituria tekniko konputazional berriak prozesa ditzakete. Batez ere hiru alor hauek garatzen dituzte: Informazioaren eta Jakituriaren Administrazioa, Dokumentuen Ekoizpena eta Komunikazio Naturala.

Irlandan National Centre for Language Technology dago. Zentro honek ikerketak burutzen ditu Makinen Bitarteko Itzulpenaren alorrean, Lengoaia Naturalaren Analisi Sintaktikoaren alorrean, Mintzaira Sintesiaren alorrean, Galderen Erantzungintzan etab.-etan.  

Euskadin IXA taldea aurki dezakegu. Talde hau 31 informatikok eta 14 hizkuntzalarik osatzen dute. Haien helburu nagusia Lengoaia Naturalaren inguruan ikerketak egitea da. Bestalde sistema erdi-automatikoak egiten dituzte edo horien ekoizpenean laguntzen dute.

Eskozian, Language Technology Group aurki dezakegu. Talde honek Lengoaia Naturalaren prozesamenduaren inguruan ikertu du 1990. urtetik. Edinburgoko Unibertsitatearen Institute for Communicating and Collaborative systems of the Division of Informatics -en oinarriturik dago. Testuen prosezamenduari loturiko arazoak konpontzen saiatzen dira. 

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas