Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

GABE “erdi-atzizkia”

mayo 31st, 2009 · No hay Comentarios

Arinagoko artikuluan aipatu nuenez, GABE partikula lantzea izan da zailena gertatu zaiguna. Baina sarean zegoen GABEren gaineko lan bat aurkitu genuen eta asko erraztu zizkigun arazoa.

XGABE TANKERAKO HITZ ELKARTUAK  tituludun lan hau laguntza handia izan da. Lan honetan oinarrituz egin dugu taldeko lanaren sailkapena. Bertan landuta agertzen da GABE partikularen gainean lor daitekeen informazio guztia.

Lan hau egiteko erabili dituzte korpus eta hiztegi ezberdinak, besteak beste, Orotariko Euskal Hiztegia. Aipagarria da erabiltzen dituzten hiztegiak ez daudela sarean. Lan hau ere pdf archiboan dagoen dokumentua da.

Hau guztiarekin esan nahi dut GABE partikulari buruz ez dagoela informazio askorik, baina ez soilik sarean, paperrean ere ez. Izan ere, arinago aipatu dudan bezala, ez dago oso argi zer den.

Etiquetas:

  • Etiquetas