Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

GIZA LENGOAIAREN TEKNOLOGIAK (Q.1)

marzo 8th, 2009 · No hay Comentarios

Artikulu honen bitartez lehenengo galdeketan proposatutakoari erantzuna ematen ahaleginduko naiz: zer dira giza lengoaiaren teknologiak? Iturri desberdinetara jo eta hainbat adituren idatziekin topo egin ondoren, honako hau da aurkitu dudana: 

Bartzelonako Unibertsitateko Joaquim Llisterriren arabera, lengoaiaren teknologiak edo teknologia linguistikoak izenekin ere ezagutuak, giza lengoaiaren teknologiak aplikazio informatikoetan integratuta aurkitzen ditugun guztiak dira. Hauek posible egiten dute testu idatzien tratamendua (itzulpengintza automatikoa edo zuzenketa ortografikoaren kasuan, esaterako) eta hizketaren prozesamendua (diktaketa automatikorako beharrezkoa, adibidez).

Hans Uszkoreit-ek dioenaren arabera, lengoaiaren teknologiak metodo konputazionalak hartzen ditu bere baitan, azterketarako eginda dauden ordenagailu programak eta tresna elektronikoak, hain zuzen ere. Horien bidez posible da testuak eta diskurtsoak sortu edo aldatzea.

Bukatzeko, Meraka Institutoak (African Advanced Institute for Information & Communication Technology) dio giza lengoaiaren teknologiei esker errezagoa egiten zaigula gizakioi makinekin elkarrekintzatzea. Hauen ustetan, onuragarria izan daiteke hori guztia jende askorentzat, mugikorraren bidez medikuntzari buruzko informazioa jaso nahi duen baserritarretik hasita, ordenagailuen arazo-konponbideetan aritu nahi duen zientzialarira arte.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas