Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Madame Bovary

noviembre 25th, 2009 · No hay Comentarios

Eta, baldin eta hartaz ez pentsatu izana aitortzen bazuen, ahakarrak ugari izaten ziren, eta aldioro betiko hitzekin bukatzen ziren:

— Maite nauzu?

— Noski ba, maite zaitudala! erantzuten zuen gizonak.

— Asko?

— Bai horixe!

— Besterik ez duzu maite izan, ez?

— Birjin hartu nauzula uste al duzu ala? botatzen zuen besteak barrez.

Emmak negar egiten zuen, eta kontsolatzen saiatzen zen Rodolphe, bere protestak xirtoz apainduz.

— Oh! maite baitzaitut! hasten zen berriro Emma, zu gabe ezin bizi izateraino maite zaitut, badakizu hori? Batzuetan zu berriro ikusteko gogoa sartzen zait eta horrelakoetan amodioaren amorru guztiek zartatatzen naute. Nirekiko galdetzen dut: «Non ote da? Agian beste emakumeren batekin hizketan ari da. Besteak irribarre egiten dio, bera hurbiltzen zaio…». Oh! ez, ez al da hala, ez duzula besterik atsegin? Ederragoak badira; baina, nik, hobeto dakit maitatzen! Zure zerbitzaria eta ohaidea naiz ni! zu nire erregea zara, nire idoloa! ona zara! ederra zara! argia zara! azkarra zara!

Etiquetas:

  • Etiquetas