Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Nickelback. Bide luzea

marzo 27th, 2012 · No hay Comentarios

Nickelback taldea, 1995ean sortu zen musika talde kanadiarra da, post- grunge estiloa jorratzen duena, hain zuzen ere. Sarean aurki ditzakegun mila erreferentziatik, Nickelback– eri buruzko lana egiterako aukeratu ditudanak hurrengo hauek dira, izan ere, banda honen gaineko informazioa lortzeko aproposak iruditu zaizkit.
Pertsonek osatzen duten taldea den heinean, bertako bateria jotzaileari,  Daniel Adair-i, egin zioten elkarrizketa bat erreferentzi legez erabiltzea aukera hona dela deritzot. Gainera, elkarrizketa horretan, elkarrizketatuak hurrengo esaldi bitxia bota zuen ezer ez balitz legez.
‘I Guess The Bigger You Are, The More Haters You Have’
Honek polemika sortu zuen, baina taldearentzako publizitatea den heinean, ona da bere burua ezagutara emateko.
Beste alde batetik, taldearen biografia egiten duen Matilda Ege- ren artikulua ere interesgarria izan daiteke taldearen ikuspegi orokor eta objektibo bat lortzeko asmoarekin. Informazioa kudeatzeko orduan, horrelako iturri objektibo eta justu bat ezinbesteko abiapuntua da. Hala ere, beraien web orri ofiziala ere iturri ona da beti, izan ere, taldearekin lotura zuzena duen norbaitek eramango du, beraz, oso fidagarria da.
Azkenik, liburuen erabilera baliagarri suerta daiteke, batez ere, taldeko artistek beraiek idatzi dutenean inork ezin dezakeelako eman beraiek baino datu hoberik. Lana egiteko orduan, beraz, iturri hau fidagarria dela deritzot.
Erreferentziak:
  • http://www.ultimate-guitar.com/interviews/hit_the_lights/nickelback_i_guess_the_bigger_you_are_the_more_haters_you_have.html Robert Gray 01/23/2010
  • http://www.mattsmusicpage.com/nicbio.htm Matilda Ege. 2006 Uztaila
  • “Nickelback, Silver Side Up: Authentic Guitar TAB”  Nickelback. Alfred Publishing Co., Inc., 01/06/2001
  • “Nickelback: Mike Kroeger, Chad Kroeger, Ryan Peake, Nickelback Discography, List of Awards and Nominations Received by Nickelback, Daniel Adair”. General Books LLC. General Books LLC, 2010
  • http://www.nickelback.com/

Filed under: Music Tagged: Music

Etiquetas:

  • Etiquetas