Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

VALLE DE MENA

octubre 7th, 2008 · No hay Comentarios

Nire herria Valle de Mena izeneko tokian kokatuta dago, Burgosen. Bertan hainbat herri aurkitu ditzakegu: Sopeñano, Villasana, Vallejo, Lezana, Siones, … Bere biztanleria, ia urte osoan zehar, 3478 pertsonatakoa da, nahiz eta udan kopuru hau asko hazi.

Bisitatzeko gauza asko aurkitu ditzakegu: monumentuak (eliza erromanikoak adibidez), jaialdiak (herrikoak), festibalak (Setarock, rock musikako kontzertuak eta “Festival Internacional de Folclore del Valle de Mena”, non herrialde ezberdinetako jendea joaten da euren lurraldetako dantzak aurkeztera), kirolak (menditik zehar bizikletaz ibili, mendira igo, …), baina dudarik gabe Valle de Menak daukan gauzarik zoragarriena, Cadagua ibaiaren iturburua da.

Cadagua ibaia, Cadagua izeneko herrian sortzen da. Batzuen ustez, dagoen urarik gozoena da. Ibai hau toki askotatik pasatzen da: Balmasedatik, Zallatik, … eta noski, Valle de Menako herri guztietatik.

Azkenik, aipatzekoa da haran guzti hau inguratzen duen haitza. Haitz hau bukatzen den tokian mutur bat dago, argazkian ikusi daikegun lez, izen kurioso bat duena “El pico del fraile”. Izen hau jarri zioten esaten zutelako orain dela urte asko mutur horrek fraile itxura zuela, gaur egun harri bat baino ez da.

Merezi du haran polit hau ezagutzeak. Bilbotik ordu erdira kotxez baino ez dago eta.

Etiquetas:

  • Etiquetas