Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Zer da multikulturalitatea?

diciembre 12th, 2011 · No hay Comentarios

Pichardo Galánen Reflexiones enotrno a la cultura; una apuesta por el Interculturalismo  liburuak talde kultural desberdinen arteko banaketari aurre egiteko proposamenen hurbilketa du helburu: etnozentrsimotik eta errelatibismo kulturaletik multikulturalismo eta interkulturalismoraino. Autoreak elkarketarako eta eztabaidarako proposamena egiten du errespetu eta berdintasunetik abiatuz beti ere.

Multikulturalitatea, aurtengo nire ikasgai gogokoenetarikoa da, baina zer da multikulturalitatea? eta zertan bereizten dira multikulturalitate eta interkulturalitatea?

Multikulturalitatea pluralismo kulturalaren lehen adierazgarri da eta arrazagatik edo  kulturagatik sortutako diskriminazioa baztertzen du, eta kultura guztien errespetua eta onarpena bultzatzen du.  Arraza edo kulturagatiko diskriminazio eza bultzatzen du, eta desberdintasun kulturalaren onarpena eta eskubidea defendatu ere. Kulturen arteko desberdintasunak azpimarratzen ditu, hainbeste non kultur talde batzuk besteengandik isolatu ditzakeen. Sozietate bat multikulturala dela esango dugu bertan hainbat kulturatako pertsonak bizi direnean.

Multikulturalitatearen 3 fundamentu nagusiak honakoak dira Carlos Jiménez eta Graciela Malgesiniren esanetan:

  1. Ezberdintasun kulturalen, etnikoen, erligiosoen, linguistikoen edo arrazialen onarpena eta beren balorazio positiboa.
  2. Desberdintasunerako defentsa eta erreibindikazio sutsua; desberdina izateko eskubidea.
  3. Eskubide eta zereginen berdintasuna. Pluralismo guztietan beharrezko elementua.

Bereiztu beharra dago multikulturalitate eta interkulturalitate kontzeptuen artean. Pichardoren liburutik ateratako iritzia da Moralesen ondorengoa: Multikulturalitate terminoak errealitate kulturalki anitza adierazten du; eta Interkulturalitate terminoak aldiz, aniztasun kultural horren erlazio dinamikak adierazten ditu.

Multikulturalitatea: Miguel Argibayen esanetankontzeptu soziologikoa edo antropologia kulturalekoa da, eta leku geografiko eta sozial bereko kultura desberdinen pilaketa adierazten du.  Multikulturalitateak errealitate kulturalki anitza adierazten du.

Baina beharrezko desberdintasuna egin behar da multikulturalitate eta multikulturalismo adieren artean: Lehena orientazio politiko mota bat da. Baina Albert Moncusí Ferréren ustetan aldi berean aniztasun kulturala publikoki eta berariaz onartzen duen sistema edo eredu bat da; bigarrena aldiz antolaketa sozialerako proposamena da, termino teorikoetan pluralismo kulturalaren filosofia asimilazionistaren barruan kokatzen da. Sozietate bateko aniztasun kulturalaren eta bikoiztasunaren presentzia hutsa da. Multikulturalismoa kultura desberdinen elkarbizitzaren  defentsa egiten duen teoria da baita ere.

Beste bereizketa bat egin behar da multikulturalitate eta multikulturalismo hitzen artean. Gizarte bateko kultura ezberdinen artean berdintasuna dagoenean multikulturalitate izendatzetik multikulturalismo izendatzera pasako gara.

Interkulturalitatea: Bi edo kultura gehiagoren elkarrekintza sinergiko eta horizontala da. Ondorioz ez dago bata bestearen gainetik dagoen talderik eta honek integrazioa eta pertsonen arteko elkarbizitza errazten du. Badago desberdintasunik interkulturalitate eta interkulturalismo artean:

  • Interkulturalitatea kulturen arteko interakzioari egiten dio erreferetzia da, beti ere modu errespetagarrian, non talde kultural guztiak maila berean aurkitzen diren kulturen arteko integrazioa eta elkarbizitza erraztuz.
  • Interkulturalismoa kulturen bitartez banatu eta ikastea da, sozietate dibestrifikatu batean ulermena, berdintasuna, armonia eta justizia lortzeko helburuarekin.

Kultura bat baino gehiago biltzen diren zenbait gizartetan  kultura bat bestea baino gorago izaten da, bestea baino nagusiago izaten da.  Kultura hau sozietate hartzailearena izan ohi da, eta gainerako kulturak bigarren plano batean baztertuta geratzen dira eta hainbat ondorio latzgarri ditu honek; hala nola gatazkak , estereotipoak eta aurreiritziak sortzen dira eta gizarteko elkarbizitza zaildu egiten du.

Erreferentziak

Filed under: Humanities, Multiculturality Tagged: Interculturalism, Interkulturalitatea, Multiculturalism, Multikulturalismoa

Etiquetas:

  • Etiquetas