Betidanik pentsatu izan dugu idatzizkotasuna gizakiak garapenaren bidean izan duen ezagutzaren erakusgarri dela. Idatzizkotasunak historikoki eragina izan du diskurtso mota berrien garapenean, lengoaiari ikuspuntu berria emanez eta honekin batera, pentsamoldeari ere eragiten dio, subjektibotasunari eta bihurkaritasunari hain zuzen re.
Baina honekin ahozkotasuna ez dugu bazterrean utzi behar, historiak erakutsi baitigun legez ahozkotasunak idatzizkotasunak baino garrantzia handiagoa izan baitu mendeetan zehar, ahozko transmizioan gauzatu dena.
Munduan bada hainbat kultura idatzizkotasuna ezagutzen duena eta horregatik ez da modernitatearekin lotzen ezta ahozkotasunaren gainetik jartzen.
Gainera, idatzizkoaren eta ahozkoaren artean ez da joskera lexikoen, sintaktikoen edo diskurtso ekoizpenaren ezberdintasunik ematen.
Ong-ek dio kultura idatziaren hipotesia baztertzeko sasoia dela. Kultura idatziaren hipotesi hau ez da irakurtzeko gaitasunera bakarrik mugatzen, konpetentzia orokorra behar du idatzizko tradizioak.
Ong-en arabera, lengoaiaren bi forma hauek elkar ezberdintzen dira. Idatzizkotasuna bigarren mailako sistema dela dio eta ahozkotasuna idatzizkotasuna barik existitzen delako, baina ez alderantziz.
Iturriak:
Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna, Google bilatzailea. Azaroaren 26an, ordua 11:00. Orria: http://www.monografias.com/trabajos6/ores/ores.shtml
Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna Ong-en arabera. Azaroaren 26an, 11:15ean. Orria: http://elies.rediris.es/elies15/cap12.html
Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna sarean. Azaroaren 26an, 11:30etan. Orria: http://www.dialogica.com.ar/unr/redaccion1/unidades/archivos/2003/04/diferencias_ent.php