Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Pidginak

enero 17th, 2014 · No hay Comentarios

Hizkuntzen arteko kontaktutik batzuetan tarteko mintzairak sortzen dira: pidgin-ak. Mintzaira desberdineko hiztunen komunikazio beharretik jaiotzen da pidgin bat, eta kode sinpleak dituen mintzaira bat izaten da. Hala ere, batzuetan, haurrak pidgin bat mintzatzen den inguruan hazten badira, hizkuntza hori berea egiten dute eta jatorrizko hiztun bihurtzen dira. Hortik aurrera, pidgin-a kreolera bihur daiteke, eta hizkuntza baten funtzio guztiak bete. Kreolerak ez dira, beraz, dialekto eta hizkera oker eta osatugabeak, hizkuntza osoki gramatikalak baizik. Munduko toki askotan sortu dira kreolerak, baina oso errekonozimendu ofizial eskasa dute: hizkera baztertuak dira, zentzu batean.

Pidgina hizkuntza erraza da, hitz gutxietako hiztegi eta gramatika xinplez osatuta, naturalki sortzen dena hizkuntza desberdinak dauzkaten jendeen arteko komunikazioa errazteko. Piddina osatzeko, hiztunek haien hizkuntzaren hitzak erabili eta oinarrizko esaldietan jartzen dituzte. Piddin bat behar bezain luzaro bizi eta eguneroko egin-beharretan erabiltzen hasten baldin bada, agian bi gizarteren haurren ama-hizkuntza bihurtuko da. Halako egoera batean sartzen den piddin bat handik aurrera kreola deitzen da.

 

Euskal Pidginak

Euskal balenzaleek pidgin bi sortu zituzten Ipar Atlantikozko bere bidaietan zehar, Islandian euskara-islandiera eta Ternua eta Labradorren algonkin-euskara.

La-exposicion-Baleazaleak-Caza_54245809184_53389389549_600_396

Euskararen inguruan ez da kreolerarik garatu, baina behintzat Pidgin bat bai, eta kontaktuzko beste zenbait mintzaira. XVII. mende hasieran Islandiara joandako arrantzale eta balea harrapatzaile euskaldunek bertako Islandiarrekin eta beste itsasgizonekin komunikatzeko Pidgin eusko-islandiarra sortu zuten.

Pidgin hau XVII. mende hasierako testu batean ondo dokumentatua dago. Islandiako artxibategi batean azaldu zen eta pidgin horren hiztegi bat da.

1991n, Gipuzkoako Diputazioak eta ASJUk edizio komentatu eta osatu berria atera zuten Deen-en izenarekin, eta, gainera, Peter Bakker, Gidor Bilbao eta Jose Ignacio Hualde-ren aportazioekin. Hauxe da erreferentzia bibliografikoa.

untitled

Metroko iragarkia

Basque Pidgins in Iceland and Canada.

Egileak: Nicolaas G.H. Deen-, Peter Bakker, Gidor Bilbao eta Jose Ignacio Hualde-ren aportazioekin.

Edizioa: Anejos de ASJU, XXIII, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991.

Hitz zerrenda bat eta esaldi osatu bakan batzuk osatzen dute pidgin haren testigantza. Arrantzako kontuak gehienak. Hitz gehienak oso erraz distingitzen dira euskaraz, batzuk kamuflatuago daude. Ikus adibideak beherago. Baina onena, duda gabe, ingeles kutsuko aztarnak dituen esaldi gramatikal zoragarri hauek dira (oso gutxi azaltzen dira, tamalez, hiztegian).

Beste alde batetik, Islandian pidgin hau garatu zen garaiaren bueltan, 1600. urtearen inguruan, Euskaldunek tratu asko zeukaten Kanadako indioekin, antza, eta han ere sortu ziren kontaktuzko mintzairak. Bakailaua harrapatzen zuten han, eta Indioekin negoziatu ere bai (ingelesen eta frantsesen komertzio monopoliei muzin eginez).

Indioek merkataritzarako hizkera berezia erabiltzen zuten Europarrekin negoziatzen, eta hor euskarazko termino asko ageri dira garai hartako kontakizunen arabera. Ez zen pidgin bat, baizik eta truke errazerako kode sinple bat, hitz solte batzuk.

Badirudi tribu algonkinoekin kontaktu ziurra egon zela: Montagnais-Innu eta Mikmak herriekin. Eta horien hitz zerrenda batzuetan halako hitzak azaltzen dira (ikus beherago adibideak). Hitz asko -A letrarekin bukatzen omen ziren truke-hizkuntza horretan eta Bakkerrek dio hori euskararen artikuluaren eragina dela.

Beste herri batzuetan froga gutxiago dago, baina Bakkerrek uste du San Lorentzoko irokesekInuit edo eskimalek eta Abnaki indiarrek ere erabili zutela halako eusko-pidgin sinple bat.

17. mendeko kroniketan dexente agertzen dira han eta hemengo adibideak. Adibidez, Pierre Biard izeneko jesuita batek zioen 1616. urtean indiarrek ADESQUIDEX, ADESQUIDEX esanez agurtzen zituztela Europarrak.

1625. urteko beste kronika batek dioenez, Arrantzale euskaldunek indiarrei NOLA ZAUDE galdetzen zietenean, indioek APEZAC OBETO erantzuten omen zuten. Hau fantasia hutsa da, noski, baina 17. mendeko euskaldunek umore fina zeukatela erakusten du.

Pidgina
Euskaldunek Amerindiarrekin harreman handiak zeuzkaten, batez ere Mikmak eta Inuekin.  Hain hizkuntza desberdinak zeuzkaten herriek, Euskaldunek eta Amerindiarrek alegia, elkarrekin hitz egiteko modu bat aurkitu behar izan zuten trukada horiek egiteko. Bi herrik hizkuntzaren muga zeharkatu nahi dutenean, bi ahalbide badira : herri batek bestearen hizkuntza ikasten du (normalki gaur egun egiten den bezala komertzioan) ; bestela, «pidgin» bat sortzen da. Baina zer da hori ?

Ez zen inoiz izan euskal-amerindiar kreolik baina Peter Bakkerek, Amsterdam Unibertsitateko ikertzaileak, uste du baietz.

Luzarotan, historialariek Ameriketako pidgina frantses oinarrikoa zela uste izan zuten. Baina pidginaren hiztegia aztertuz gero, konturatu ziren frantsesetik datozen hitzen itxura zeukaten hitzak euskaran ere bai aurkitzen zirela. Horren gain, hitz horiek euskal morfologiaren arabera osatuak ziren: ia guztiak «A» batekin bukatzen ziren. Euskaran, «A» hori beharrezkoa da hitz singular eta mugatuetan. Adibide on bat «kapitaina» hitza da. Itxuraz frantsesetik dator, baina frantsesez ez da «A»-rik agertzen hitzaren bukaeran aldiz, euskaraz «kapitainA» maiz entzuten da.

Euskal-amerindiar piddinean, «souriquois» deitzen dena, benetako euskal hitzak daude. Hala, 1616ean, Port-Royaleko misiolari jesuita batek nabaritu zuen Amerindiarrek «adesquidex» hitza erabiltzen zutela Frantziarrak agurtzeko. Era berdinean, 1603ean, Taduzaken (Kebekeko herri bat) misiolari frantziar batek idazten zuen Inuek  «ania» hitzez baliatzen zirela Frantziarrak agurtzeko bakarrik ; haien artean, «nichtais» hitza erabiltzen zutelarik, Inuz «anaia» esan nahi duena). Pidginaren izena berak, «souriquois», euskaratik etortzen dela ematen du.

Peter Bakkerek souriquois-ren hiztegia beitu zuen, benetako euskal hitzak bereizteko besteetatik, zeuzkan historia eta hizkuntzalaritza datuen bidez. Izan ere, bategiteak beti agertu ahal dira, eta euskal hitza dela ematen duen hitz bat azken finean Amerindiarretik etorri ahal da. Beraz, kontuz ibili behar da! Hori aztertu eta gero, hamar bat hitz aurkitu zituen. Hemen da zerrenda horren zati bat:

pidgina euskara
elege, ‘errege’ errege
endia, ‘gauza asko’ handia
Kea, ‘kea’ kea
kezona, ‘gizona’ gizona
makia, ‘makila’ makila
echpada, ‘ezpata’ ezpata
Origna, ‘oreina’ oreina

Euskal pidgina osatu zutenek erabiltzen zuten bakarrik, hori da Amerindiar nazio batzuek  eta Euskaldunek, baita ere beharbada Frantziarrek. Adibide onena «orignal» hitza da, hemengo abere baten izena, «oreina» euskal hitzetik etortzen dena.

Pidginak askoek erabiltzen zituzten. Ameriketan, Europarrek askotan Afrikako itzultzaile beltzen laguntza eskatzen zuten Amerindiarrekiko haien harremanentzat. Haietako bat, Mathieu Da Costa seguraski frantsesa, nederlandar eta portugesez zekien, baita ere euskal pidginez. Dudarik gabe, euskal pidgina zen tokiko herriekin komertziorako hizkuntza erabiliena».

Pidginaren suntsiketa
Ameriketako euskal abentura bukatu zen Frantziak Frantzia Berriaren aberastasunaren gaineko monopolio bat behartu zuenean, eta kanpotarrei aberastasun hori baliatzeko debekua ezarri zienean. Handik aurrera, Euskaldunak ez ziren ongietorriak Frantziako kolonietan. Haien komertzioa jarraitu nahian, Donibane-Lohitzuneko Euskaldunek Mikmakekin batasun bat sortu zuten, komertzioa segitzeko. Baina Frantziarrak bazter guztietan zeuden, eta Euskaldunek komertzioa egiteari utzi behar zioten 17. mendearen erditsutan. Ondorioz, pidgina desagertu zen.

Erreferentziak:

Euskara-islandiera pidgina. (2013, azaroa 7). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 10:01, urtarrila 17, 2014 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Euskara-islandiera_pidgina&oldid=4051023.

Pidgin (hizkuntza). (2013, martxoa 9). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 10:01, urtarrila 17, 2014 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pidgin_(hizkuntza)&oldid=3629858.

Rudra, T., Kavakli, M., & Bossomaier, T. (2003). A Game Pidgin Language For Speech Recognition In Computer Games. In 3rd Conference on Computational Semiotics for Games and New Media (Vol. 1, p. 90).

Etiquetas:

  • Etiquetas