Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

ETXEKO BERBEA.

enero 3rd, 2014 · No hay Comentarios

Arratieko zekorra, txikie baia gogorra.

Bizkaiko hegoaldean bada haran ahastu bat Arratia harana dela. Eskualde hau euskalduna da, Bizkaiko haranik euskaldunetarikoa, Lea-Artibain ondorengoa, behar bada. Euskara da erabiltzen den lehen hizkuntza eta horregatik ni bizi nazen haranaren hizkerari buruz berba egingo dut: arratiera.

Artea Urrekoatxatik
Artea Urrekoatxatik

Zoriontsuak gara, euskara hizkuntza bizi eta bere parte garelako. Euskereak aurrera segiduteko moduko indarra du, oztopo eta inposizino asko jasan dituen arren historian zehar. Gure helburura, gure hizkuntz maitatua babesteko elkar lotura lez, kohesino lez eta identidade kultural lez erabiltzea da.

Arratieraz berba egiten dan bideorik ez dut aurkitu, baina gutxienez ikusteko nolako edertasuna duen gure haranak, Zeanuriri buruz aurkitutako bideoa gomendatzen ikus dezazuen nolakoan diren gutxi gora behera Arratiako herriak:

Arratia, Euskal Herriko ingururik politenetakoa eta aberastasunik aipagarrienetarikoa duen lekuetako bat izateaz gain, badu beste sarma bat hizkera dela; berton, arratieraz berba egiten dugu. Eta, zalantza barik, gure hizkuntza, Arratiako euskara, bertako esamolde, berba eta ahoskerakaz, bertako erregistro ugariakaz, haran eta mendi honeetan gordetako ahozko tradizinoaren oinordeko fidela, behar dan moduan estimau eta balorau behar dogun altxorra da.

Gorbeieko kurutzea
Gorbeieko kurutzea

Bada Arratian proiektu bat “Arratiako berbategie” deritzona ta bertan arratiako hitzen bilketa dago. Proiektu edo lan honetako bultzatzailerik nagusienak, nik ikisitako istitutoko bi irakaslen (Angel Larrea eta Juan Rekalde) lan sakona da. “Arratiako berbategie” lana hartu dugu eskuartean eta galtzear dauden berbak ezagutuko ditugu gaurkoan, bertakoentzako ezagunak.

Hemen hiztegian agertzen diren hitz batzuk:

BATUERA

ARRATIERA

Piztu

Isitu

Hitza

Berba

Sukaldea

Sutea

Udazkena

Udagoiena

Atzerritarra

Kanpoztarra

Sugandila

Subelandarea

Azeria

Azagaria

Igela

Txubelazoa

Marrubi

Mailuki

Iragazkia

Irizkia

Ihintza

Inontza

Zalia

Burruntzaloa

Arratiaren jaiotza
Arratiaren jaiotza

Angelek eta Juanek hamarkada batetan hizkuntza ikertzen, datuak batzen eta balidazinoa egiten ibili dira, amaiera positiboarekin, baina ez espero zuten bezala. Eurek baino ez dakite zenbat ordu sartu dabezan lan honetan. Ez diogu garrantzirik emoten geureari, eskura daukagunari, aurrekoengandik jaso dogunari, eta eurek be, belaunaldiz belaunaldi, euren arbasoengandik jaso ebenari.

Horixe pasetan da hizkuntzagaz, adierazoteko eta komuniketako dugun moduagaz, persona lez eta herri lez definiduten gaituen bitartekoagaz. Hizkuntzak, formea hartzen dauen hizkereak, duintasuna lortzen dau eta bere burua aldarrikatzen dau. Beste gauza askok be bai, baina ezer be ez da gure gurasoen hizkuntza baizen sakona.

Arratiagaz, arratiarrakaz eta arratiereagaz harro egoteko moduko arrazoi bat geihago dugu.

Arratiako inguruek

Arratiako inguruek

Arratiakoa izan ezkero lagundu ezazu hiztegi garrantzitsu hau zabaltzen, ondorengo erreferentzian.

ERREFERENTZIAK:

Arratiako hiztegia. (2012, 26 de avril). blogseitb. Fecha de consulta: 18:57, enero 3, 2014 desde http://www.blogseitb.net/euskara/2012/04/26/ezagutzen-al-dituzu-arratiako-berbak-akeita-abazeria-urguxua/

Arratia-Nervión. (2013, 16 de septiembre). Wikipedia, La enciclopedia libre. Fecha de consulta: 18:10, enero 3, 2014 desde http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Arratia-Nervi%C3%B3n&oldid=69644166.

Arratia Inguruko Hiztegia. (1999, 30 de noviembre). Facebook. Fecha de consulta: 18:10, enero 3, 2014 desde https://www.facebook.com/pages/Arratia-Inguruko-Hiztegia/117987338269021

Etiquetas:

  • Etiquetas