Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Mundua ikusteko beste era bat

enero 17th, 2014 · No hay Comentarios

Google Glass-ek, 2013.urtean aplikazioak eta esploratzaileak garatzen dituzten hainbat ingeniariren eskuetara heldu zen asmakizunak, 25 hazbeteko definizio altuko pantailaren erabilera eskaini zien erosleei 1.500 milioi dolarren truke. Ideia berri honen jatorria Google-n bertan dago eta hauek, 2014. urtea jarri zuten kontsumitzaile ororen eskuetara heltzeko kaleratze data bezala. Objektu honen ezaugarririk nabarmenena irudia da, proiekzio bidez sortutako irudia, alegia. Hala ere, ikusteko arazoak dituztenentzat zenbait xehetasun konpontzeko daude oraindik.

"Google Glass"

“Google Glass”

Tresna honen ezaugarri garrantzitsuena irudia izango da, esan bezala, proiekzio bidez lorturikoa, 25 hazbeteko pantailarengandik  2,5 metrotara egotea bezalaxe, baina benetan, 0,74 zentimetroko distantziara kokaturik. Betaurreko berri honek 5 megapixeletako kamera izango du argazkiak egin ahal izateko eta horrez gain, bideoak ere grabatu ahal izango dira definizio altuan, 720 pixeletan, hain zuzen ere.

Entzumenari dagokionez, ez da ohiko aurikularrik erabiliko, baizik eta jarraian argazkian agertzen den bezalako tresnaren bidez entzun ahal izango da, hala nola, soinua bibrazio bilakatuko da eta hauek berehalaxe burezurra helduko dira.

Soinuak bibrazio bilakatzeko bidea

Soinuak bibrazio bilakatzeko bidea

Memoria kontuetan, 16 GB-eko memoria duen arren, horietako 12 egongo dira erabiltzailearen zerbitzura. Zintzilik geratzen diren 4 GB memoria horiek, Google-kin sinkronizatuta egotera zuzenduko dira, hala nola,  ”online” ibiltzeko ahalmena handitzeko. Batez ere Google Drive-ari eskeinia izango da memoria hori. Ezaugarri garrantzitsuenen artean tresnaren erabilera eta bateriaren iraupena daude, egun oso baterako karga eskainiz, zenbait kasu berezitan izan ezik: bideoak grabatzerakoan, adibidez.

Konektibitatean Bluetooth eta Wifi-a izango du erosleak eskuragarri. Nahiz eta abiadura handiko bertsioa eskaini ez, Interneterako konekzio dexente samarra izatea lortuko du. Horrez gain, “Google Glass”-ek ataka informatikoa ere izango du.

Myglassaplikazioarekin ere lanean arituko da, Android 4.0.3. dituzten mugikorrekin bateragarriak izanez gero, eta horrez gain, GPS-a ere erabili ahal izango da.

Jarraian agertzen den bideoaren bitartez, “Google Glass”-a soinean izanik, mundua nola beste perspektiba batetik ikus daitekeen txerta dezakezue:

AIPAMENAK:

Filed under: Technology Tagged: “Google Glass”, Bluetooth, GB, Wifi

Etiquetas:

  • Etiquetas