Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

“La Dignidad e Igualdad de las Lenguas, Crítica de la Discriminación Lingüística”

enero 16th, 2014 · No hay Comentarios

“Hay lenguas más avanzadas o evolucionadas que otras Hay lenguas de cultura y otras que no lo son. Las lenguas de los pueblos indígenas no son adecuadas para expresar los valores de las sociedades occidentales industrializadas. En un futuro, en el mundo sólo se hablará una lengua y desaparecerán los efectos de la maldición bíblica.” Juan Carlos Moreno Cabrera

Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, Espainia, 1956 – ) hizkuntzalaria da eta gainera, Filosofia eta Letretan doktore, eta Hizkuntzalaritza Orokorreko katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Pentsamenduz marxista da, eta autodeterminazio-eskubidea gauzatzearen aldekoa. Hiztun gutxi dituzten hizkuntzen aldeko diskurtsoagatik da ezaguna. Ikasteko orduan hizkuntza guztiak berdinak direla defendatzen du, alegia, ez daudela ikasten zailagoak direnak. Espainiaren batasuna gaztelaniarekin erlazionatzen duen hizkuntza-nazionalismoa salatu du.

Hizkuntzalariaren helburua zera da: hizkuntza guztien berdintasuna sustatzea. Izan ere, bere aburuz gaur egungo gizartean lengoaia baten eta bestearen arteko berdintasun eza oso nabaria da. Liburuaren hitzaurrean aipatzen duen moduan, gizakiok hizkuntza bat bestea baino erabilgarri, zail edota perfektuagoa dela esateko akatsa egiten dugu etengabe. Era horretan, modu oharkabean gehienetan, hizkuntzen arteko hierarkia bat sortzen ari gara, batzuei garrantzi handiagoa emanez besteak diskriminatu edo baztertu egiten ditugun bitartean. Esandakoaren harira, gizakiok gurea dena defenditzeko daukagun tendentzia azpimarratzen du Moreno Cabrerak; gure hizkuntza onena dela, edota gure tradizio eta ohiturak besteenarekin konparatuz egokienak direla uste izatea besteak beste.

Hala ere, honen kontrako argudio eta azalpen ugari ematen ditu liburuan zehar. Esan beharra dago, haren ustetan, hizkuntzalaritzak eman dituen ekarpen garrantzitsu eta funtsezkoenen artean, lengoaia primitiboei buruz emandakoa dela; hain zuzen ere, azken hauen existentzia ezeztatzen duen teoria. Honen bitartez, giza espezie bakarra, eta horrenbestez, mota linguistiko edo giza lengoaia bakarra dagoela aldarrikatzen du hizkuntzalaritzak. Beraz, hemen argitzen eta frogatzen da, ezinezkoa dela hizkuntzen arteko balore hierarkiko bat egotea irizpide linguistikoetan oinarritua egongo dena. Hain zuzen ere, “hizkuntza hori oso zaila da”, “hizkuntza hori ez da batere erabilgarria”, “hizkuntza hori ez da kulturaren parte”, “hizkuntza hau literatur arlorako egokiagoa da beste hau baino” eta beste hainbat gauza entzun arren, bazterkeria linguistikoa ezin dezakegu gramatikaren bitartez inoiz justifikatu.

Egoera honen aurrean, Juan Carlos Moreno Cabrerak hizkuntzalari guztien arreta deitu nahi du, esanez haien betebeharra dela pentsamendu eta ideologia oker hauekin akabatzea dela. Aurreiritziak desagerraraziz eta hizkuntza edota lengoaia guztiak berdintasunean jarriz alegia; kulturan, politikan, ekonomian, demografian, etab. desberdintasun nabariak egon arren.

“¿Qué es la discriminación lingüística?” atalean hori dauka bere adierazpenen oinarri, hizkuntza eta lengoaia ororen berdintasuna hain zuzen. Diskriminazioaren edo bazterkeriaren definizioa azalduz hasten du kapitulua Moreno Cabrerak, irakurlea hasiera batetik ondo kokatu ahal izateko eta bere burua galduta ez ikusteko. Jarraiki, bazterketa hau normalean ohartu gabe egiten dugula nabarmentzen du, hain zuzen ere, hantxe dagoelako gakoa. Berak kasu hauen aurrean erne eta oso adi egoteko proposatzen digu, askotan baieztapenak era objektibo batean emanda diruditen arren kontzeptu subjektibo ugari daramatzatelako.

Aurreiritzi eta estereotipoz betetako gizarte batean bizi garela aipatzen du, non azken finean, ia ezinezkoa den baieztapen bat egin bere osotasunean objektiboa izango dena, beti izango baitute irudi estereotipatu hauen influentzia, minimoena bada ere.

Atalari amaiera emateko, liburuaren tesia zertan datzan azalpen labur baten bitartez adierazten du: ez daukagula inolako froga zientifikorik lengoaia, hizkuntza, dialekto edota hizkera bat bestea baino hobea dela egiaztatzen duenik. Beraz, ez dela existitzen hauen arteko inolako mailaketa edo hierarkiarik, guztiak maila berean baitaude eta gizartean funtzio bera jorratzen baitute.

EUSKARRIAK:

  • Moreno Cabrera J.C. : “¿Qué es la discriminación lingüística?”, La Dignidad e Igualdad de las Lenguas. Madrid, 2000, 15-16 orr.
  • Juan Carlos Moreno Cabrera. (2013, March 9). In Wikipedia, The Free Encyclopedia Retrieved 11:33, January 16, 2014, from http://eu.wikipedia.org/wiki/Juan_Carlos_Moreno_Cabrera

Etiquetas:

  • Etiquetas