Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Eman aukera bat bakeari

enero 17th, 2014 · No hay Comentarios

Urko Apaolazaren Argiako artikuluan irakur dezakegun lez “2011n ETAk jarduera armatua uzteko hartutako erabakiaren ondorioz presoen kolektiboak hausnarketa abiarazi zuen. Hainbat hilabeteren ondoren, presoek ziklo aldaketari babesa agertu zioten eta pausoak emateko prest azaldu ziren; baina prozesua ez atzera ez aurrera geratu zen.”

Sakabanaketa argia izan da 25 urteotan, eta konponbide zein bake prozesu bati hasiera eman zaio horren ondorioz. EtxeratImage Elkarteak kaleratu duen azken txostenaren arabera “egun 520 preso daude 79 espetxetan sakabanatuta. Horietatik 80 baino ez daude Euskal Herritik 400 kilometro baino gutxiagora. Bestalde, kolektibotik kanpoko beste 22 preso Langraitzeko espetxean daude.” Sakabanaketaren ondorio latzak pairatu dituztenen artean, presoak ez ezik beraien familiak ere kontuan izatekoak dira, izan ere bidai luze horietan istripu bat baino gehiago izan da “errepideetan presoen 16 senide eta lagun hurko hil dira urteotan”.

Presoei dagokienez, muturreko egoeretan ikusi dira hainbat, gaixotasunei dagokienez. Atentzio falta honen ondorioz “gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 10 lagun daude egun kartzelan” nortzuk honako arazoengatik etxean egon behar liratekeen. Arazoa hurrengoa da, artikulu honetan bertan irakur dezakegun lez, espetxe erakundeek ez dute legedia betetzen eta beraz, euskal preso asko dira salbuespen neurri hauek jasaten dituztenak.

Gauzak horrela, erantzunak emateko garaia iritsi da eta honen harira, 2014ko urtarrilak 11 honetan irudi historikoa sortu zuten Bilboko kaleetan barrena. Argiak emandako datuen arabera, 130.000 lagun inguruk hartu zuten parte, eta ondorioz Euskal Herrian egindako manifestazio jendetsuena izan zela esan dezakegu. Honez gain, Berriaren arabera aspaldian batu gabeko “EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba eta Geroa Bai alderdi politikoek eta ELA eta LAB sindikatuek ‘Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea’ lelopean” egin zuten deialdia.

“Presoak Euskal Herrira ekartzeko unea iritsi da”, adierazi zuen manifestaldi honen deialdia egitean Amets Martinez ‘Tantaz Tanta’ko bozeramaileak. Eitb-ko web orrialdean jakinaraztera eman zutenez, honako mobilizazioa ez zen manifestazioa besterik izan, ekitaldiz josia egon baitzen eguna. Helburua itsasoa sortzea zen, eta horregatik norbanako bakoitzak tanta bat zeraman berarekin. Hala, Tantaz Tanta itsasoa sortzeko.

Beraz, guzti honi erreparatuz esan dezakegu Euskal Herritarren zati handi batek erantzun argia eman ziola Madrilgo gobernuari, presoen eskubideak behin betiko hobetu daitezen eskatuz.

ERREFERENTZIAK:

 

 Egilea: Maialen Solabarrieta

Filed under: Controversial laws, General, Politics Tagged: Euskal Herria, Politika

Etiquetas:

  • Etiquetas