Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Bertsolari Txapelketa Nagusia

enero 15th, 2014 · No hay Comentarios

Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da. Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da. Bertsolari Txapelketa Nagusia Euskal Herriko osoko bertsolarien artean egiten den txapelketa da. Idoia Alderdi eta Eider Jauregi esan duten bezela “Hendaiara  joan da txapel preziatua.  Arzallusek irabazi du lehia, 1737,5 puntu eskuratuta”

Lehenengo biak 1935ean eta 1936an iza ziren Euzko Gaztedik antolatuak.Gero Espainako Gerra Zibilaren eta horrek eraman zuen errepresio gogorra dela medio etena gertatu zen. Urte batzuk aurrera Euskaltzaindiak hartu zuen antolatzeko ardura, 1960an, 1962an, 1965ean eta 1967an. Hurrengoak, hamahiru urteko etena eginda, 1980an eta 1982an egingo ziren, eta Xabier Amurizak irabazi zituen biak. 1986tik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatzen du txapelketa, lau urtean behin eta 2013koan txapelduna Amets Arzallus da.

Aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko bukaerako agurra (Amets Arzallus)

Zerutik begira daude
Joxe eta Manuel Mari
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari
musu bat iparraldeko
bertso eskolako haurrari
lagundu nauten guziak
Olatz eta arreba bi.
Baina ni ez bainaiz hemen
neu sortu hutsean ari
aitarena den txapela hau
eskeintzen diot amari
Haurra nintzela euskeraz
erakutsi zidanari.

Etiquetas:

  • Etiquetas